Prentsa-oharrak

2021/10/25

CAF TALDEARI LOW RISK BALORAZIOA EMAN DIO SUSTAINALYTICS KALIFIKAZIO AGENTZIAK

ESG arloan (Environment, Social, Governance) entzute handia duen kalifikazio-agentziak, Sustainalytics -ek -Morningstar Company-, esparru honetako inbertsiogileei informazioa emateaz arduratzen denak, urrian amaitu du CAF Taldearen ESG arloko urteko ebaluazioa. Agentzia horrek prestatutako txosten horren emaitza gisa, enpresak Low Risk kalifikazioa lortu du eta horrek berretsi egin du CAFek ESG arloko jardunbide egokienen alde egindako apustua. Horri esker, enpresak bere Equity Story-n ezarritako helburuetako bat lortu du (enpresaren webgune korporatiboan, https://www.caf.net/ helbidean, dago eskuragarri, Jasangarritasunari buruzko atalean). 

 

Sustainalyticsen ESG (Environment, Social, Governance) arrisku-kalifikazioek enpresarentzako garrantzitsuak diren ESG arloko gai materialei eta haiei lotutako arriskuei buruzko informazioa eskaintzen die inbertsiogileei. Gainera, enpresa bakoitzak arrisku horiei aurre egiteko eta horiek kudeatzeko duen moduari buruzko informazio jasotzen du. Kasu honetan CAFek lortutako kalifikazioak (Low Risk izenekoa) inbertsiogile posibleen aurrean izan dezakeen erakargarritasuna eta indarra erakusten ditu.

 

Horren bidez, CAF Taldeak baieztatu egin du enpresaren jasangarritasuneko estrategia, ekimenak eta politikak bat datozela Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuek laster egingo duten Konferentziako “(COP26) Klima-aldaketari aurre egiteko mundua batuz” leloarekin. Goi-bilera Glasgowen (Erresuma Batua) egingo dute 2021eko azaroaren 1etik 12ra bitartean, eta Pariseko Akordioak ezarritako helburuak betetzeko klima-ekintza bultzatzea izango du xede. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.