Prentsa-oharrak

2021/11/08

CAF TALDEARI ESLEITU DIZKIOTE KAIROKO METROKO 1. LINEAKO 23 UNITATE BIRGAITZEKO LANAK EGIPTON

Kairo hiriko metroaren kudeaketaz arduratzen den NAT (National Authority for Tunnels) Estatuaren enpresak CAF Taldea hautatu du gaur egun Egiptoko hiriburuko metroko 1. linean zerbitzua eskaintzen duten 23 unitate birgaitzeko. Proiektuak metro-unitateen birgaitze integrala, Kozzikako mantentze-lanetarako depositu berria birgaitzeko lanak eta bi urtez aipatutako unitateen mantentze-jarduera jasotzen ditu. Kontratuaren balioa 180 milioi euro ingurukoa izango da eta FIEM funtsen (Enpresa Nazioartekotzeko Funtsak) bidez Espainiako finantzaketa izango du. 

 

Unitateak bezeroak Kozzikan dituen instalazioetan birgaituko dituzte. Depositu hori eraiki berria da eta Kairoko metroko 1. lineako sareari konektatuta dago. Hori ere CAFek ekipatuko du trenak birgaitzeko lan horiek zein gerora egin beharko diren mantentze-lanak gauzatzeko kontratuaren baitan. 

 

Unitateetan egingo diren lanek trenen eskuragarritasunarekin eta segurtasunarekin lotutako sistema eta elementu nagusien modernizazioa (besteak beste, CAF Power & Automationen integrazio bidezko trakzio-sistema) eta unitateen estetikarekin eta bidaiarien erosotasunarekin lotura handiagoa duten alderdien hobekuntza jasoko dituzte. Horien artean, unitateetan aire girotuko ekipoak jarriko dituztela nabarmendu behar dugu. 

 

Proiektua trenen jatorrizko hornitzailearekin, Mitsubishi Corporation enpresarekin, elkarlanean gauzatuko da. Horrekin lotuta, gaur egun Kairoko metro-sistemako 2. lineari zerbitzua ematen dioten Japoniako trenak etorkizunean birgaitu ahal izateko MoU bat ere sinatu dute espresa horrekin CAFek eta NATek. Proiektu horrekin, CAF Taldeak Japoniako enpresarekin gero eta luzeagoa den lankidetza komertzialeko ibilbide berretsi du. 

 

Kairoko metro-sarea, 1987an inauguratutakoa, da Afrikako eta Ekialde Ertaineko zaharrena eta gaur egun hiru linea ditu abian, eta eraikitze fasean dagoen beste laugarren bat. Zehatzago esanda, birgaituko dituzten trenek funtzionatzen duten 1. lineak 35 geltoki ditu 44 kilometroko ibilbidean eta Egiptoko hiriburua zeharkatzen du El Marg auzotik hasi eta hiriaren hegoaldean dagoen Helwan eremuraino. 

 

Gaur egun, Egipto garraio-azpiegiturak eta -sistemak handitzeko eta hobetzeko asmo handiko plan batean sartuta dago. Horri esker, herrialdea hazten ari den eta negozio-aukera ugari sortzen ari den merkatu bihurtu da. Horrek eta proiektu honekin lotutako FIEM funtsen laguntzak baieztatu egin dute Afrikan Espainiako inbertsioei eta elkarlanari emandako bultzada. Horien helburuetako bat da enpresa nazionalen lehiakortasunari eta teknologiari balioa ematea herrialdea modernizatzeko horren garrantzitsua den sektorean: bidaiariak garraiatzeko sistemenak. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.