2021/11/17
Standard & Poor's (S&P´s), Estatu Batuetako finantza-zerbitzuen enpresa entzutetsuak azaro honetan amaitu du CAF Taldearen ESG (Environment, Social, Governance) urteko ebaluazioa. ESG kalifikatzeko beste agentzia ezagun batzuek bezalaxe, ESG faktoreen materialtasuna eta hari lotutako arriskuak ebaluatzen ditu, baita enpresek haiek nola kudeatzen dituzten ere.
CAF Taldean egiten ari diren Jasangarritasun Planaren baitan, eta ESG arloan kalifikazioko agentzien kalifikazioa hobetzeko zeharkako ekimenarekin jarraituz, modu proaktiboan, eta lehen aldiz, parte hartu da S&P’s agentziaren ebaluazio prozesuan, arlo horretan konpainiaren beharrezko informazioa emanez.
Azterlanaren emaitza gisa, CAF Taldeak 56/100 puntuazioa lortu du S&P 2021eko Ebaluazio Korporatiboan. Hala, 2021 ekitaldirako markatutako barne-helburua (50/100) gainditu da, eta Makina eta Ekipo Elektrikoen industria-sektorean 84ko pertzentila lortu da. Horrek esan nahi du, enpresen % 84k lortu dutela puntuazio hori edo baxuagoa.
Horrek guztiak CAF Taldeak jasangarritasunaren alde abiatutako bidea sendotu besterik ez du egiten, eta Konpainiak arlo horretan hartutako konpromiso irmoa berresten du.
Joan prentsa-oharretaraKontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: