Prentsa-oharrak

2021/11/18

CAF-EK 107,9 MILIOI EUROKO BERME BERDEKO ZERBITZUA SINATU DU TREN ELEKTRIKOAK HORNITZEKO FRANTZIAN

CAFek, mugikortasuneko sistema zabalak diseinatzen eta ezartzen liderra den enpresa multinazionalak, Société Générale-ri 107,9 milioi euroko berme berdea emango dion fronting bank (pantaila erako banku mailegu-emailea) eta banku igorle gisa jarduteko ardura eman dio. Berme-erraztasun hori tren elektrikoak hornitzera bideratuko da, zuzeneko zero isurpeneko bidaiarien hiriarteko tren-garraioko proiektu baten baitan. 

 

Société Généralek 107,9 milioi euroko merkataritza berdeko finantza-erraztasuna egituratu du CAFentzat CESCEk, Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainiak, bermatutako ordainketa bonu aurreratuak igortzeko. Bonuak Paris - Okzitaniako Tolosa eta Paris - Clermont-Ferrand ardatzerako 28 tren-unitate hornitzeko SNCF Voyageurs enpresarekin sinatutako kontraturako dira (kontratuak, gainera, beste 75 tren-unitate hornitzeko aukera jasotzen du). Trenak % 100 elektrikoak izango dira eta 2024tik aurrera pixkanaka eragingarri bihurtuko direla aurrez ikusi da. Proiektua Direction Générale des Infrastructures, des Transports et de la Mer (DGITM) zuzendaritzak finantzatuko du, Frantziako Trantsizio Ekologikoaren Ministeriotik. 

 

CAF 40 herrialde baino gehiagotan lanean ari den tren arloko ekipamenduetan mundu mailako enpresa liderra da. Trenbide arloko merkatuetan produktuen aukera zabal eta malguenetako bat eskaintzen du: material mugikorra, osagaiak, azpiegiturak, seinaleztapena eta zerbitzuak, besteak beste. Energia-trantsizio jasangarriaren alde enpresak bere gain hartutako konpromisoan eman duen beste urrats bat da kontratu hau. 

 

“CAFen helburu nagusietako bat da garraio-sistema jasangarriak sortzea. Enpresak garraiobide eragingarriagoak eta ekologikoagoak eskaintzeko soluzio teknologiko berriak eskaintzen ditu”, azaldu dute. 

 

“Harro gaude mugikortasun jasangarria sendotuko duen finantzaketa-lerro berde honekin CAFi laguntza emateko aukera dugulako. Société Généraleren helburu argia da energia-trantsizioaren arloan funtsezko rola betetzea bezeroei inpaktu positiboko proiektuak eskainita”, azaldu du Laetitia Rodríguez-ek, Société Généraleko bankariak. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.