Prentsa-oharrak

2023/01/13

CAF-EK AKORDIOA ITXI DU ALEMANIAN BWW BISMARCK-EKO TAILERREAN EZARTEKO

Bismarck-ek eraldaketa digitalerako bideari ekin dio.


Bahnbetriebswerk, Gelsenkirchen-Bismarcken urtarrilaren 11n egindako ekitaldian, Ruhr-eko eskualdeko elkarteak lursailaren jabe berriari, CAFi, giltzak eman zizkion. Horrez gain, RVRko eskualdeko zuzendariak, Karola Geiß-Netthöfel-ek, Gelsenkirchen-Bismarck tren-tailerreko lehiaketa eta proiektua aurkeztu zituen. Bestalde, Marcus Brüning-ek, CAF Deutschland GmbH-eko zuzendariak eraikuntza-plana aurkeztu zuen, eta VRRko batzordeko bozeramaileak, Gabriele Matz-ek, NMN proiektua.

 

"Salmenta honekin, etorkizuneko orientazioa duen enpresa berriari esker garai batean aktibo zegoen gunea berriro aktibatzea lortu dugu. Horri esker, merkataritza arloko kokapena sendotzen ez ezik, gune horretan esku-hartzea izateko beharra gutxitzen laguntzen ere ari gara. Bestalde, aipatu beharrekoa da proiektuko eskualdeko unitate berriek nabarmen lagunduko dutela Ruhreko metropoliaren mugikortasuna neutraltasun klimatikorantz eraldatzen”, aipatu du RVRko eskualdeko zuzendariak, Karola Geiß-Netthöfelek.

 

Karin Welge alkateak ere balioa eman nahi izan zion proiektuaren garrantziari eta Gelsenkirchen hirirako horrek izango dituen onurei eta inpaktu positiboari. “CAF hemen ezartzea Gelsenkirchenerako albiste ona da. Orain etorkizuna izango du Bismarckeko tailerrak; izan ere, bere historia 20ko hamarkadan sortu zen eta orain gure garaiotara egokitutako moduan aurrera jarraitu ahal izango du. Ondorioz, nire esker ona agertu nahi diet toki historiko honi bizitza berri bat ematen lagundu duten guztiei”, aipatu du Gelsenkircheneko alkateak, Karin Welgek.

 

Urrian, CAFek gune hau erosi zuen tailer digitala eraiki eta bateriadun eskualdeko trenen mantentze-lana egin ahal izateko. Ibilgailu horiek ordezkatuko dituzte garai bateko diesel-ibilgailuak eta eskualdeko tokiko garraioari zerbitzua emango diote. Garraio arloko Alemaniako agintariek, VRRek (Verkehrsverbund Rhein-Ruhr) eta NWLek CAF aukeratu zuten bateria bidez propultsatutako 76 tren hornitzeko eta 2025-2058 aldian flotaren mantentze-lanei lotutako zerbitzuak eskaintzeko.

 

"Tokiko garraio publikoaren oreka klimatikoa hobetzeko eta mugikortasunaren eraldaketan aurrerapauso gehiago emateko asmoz, Rin-Ruhr garraio-elkarteak ekimen berritzaileen aldeko apustua egin du eta honako hau aurrerapauso garrantzitsua izan da SPNVk sareak operatzen dituen zerbitzuen % 90 2030. urtean elektrikoak izatea lortzeko eta CO2ren, hautsaren eta zarataren isurpenak are gehiago gutxitzeko. Horri guztiari esker, Niederrhein-Münsterland sarea bihurtuko da soluzio alternatiboekin funtzionatzen duen NRWren tren arloko garraioko lehen eskualdeko sarea eta, aldi berean, Alemania osoan BEMU unitateen sare handiena ere izango da”, azaldu du Gabriele Matzek, VRRko batzarreko bozeramaileak.

 

Garai bateko BWW Bismarck tailerra funtzionamenduan egon zen 1926tik 1981era arte eta, gaur arte, Ruhr eskualdeko lurrunezko tren-makinen tren-tailer zaharrena eta handiena izan da. CAFek neurri handiko proiektu digitala aurrez ikusi du bertarako eta, horren bidez, erabiltzen ez den eremua suspertuko dute, bide batez zonaldea garatuz eta inguruneari ekarpen handia eginez.

 

Marcus Brüningek, CAF Deutschland GmbHeko zuzendariak, lantegiaren kokapen ona eta erabilgarri dituen tren arloko konexioak azpimarratu nahi izan zituen. Ezaugarri horiek direla eta, tailerra proiektua garatzeko erakargarria eta estrategikoa dela esan dezakegu. “Garai batean tren arloko tailerra izandako honekin, NRWn etorkizuneko tailer digitala eraiki ahal izateko kokapenari, neurriari eta irisgarritasunari dagokienez ezin hobea den tokia topatu dugu. Horri esker, gainera, Gelsenkirchenen epe luzera begirako hogeita hamar lanpostu baino gehiago sortuko ditugu. Gainera, jabetza handi honek etorkizunera begira tailerra handitzeko aukerak ere baditu eta NRWn, garapen komertzial handiagoa lortzeko potentzial bikaina eskaintzen digu”.

 

CAF Taldeak garraio jasangarri eta digitalerako trantsizioarekiko konpromiso sendoa erakutsi du, eta operadoreentzako hainbat soluzio garatuz, flotaren eskuragarritasun eta segurtasun handiena bermatzeko.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.