Prentsa-oharrak

2023/04/20

SOLARISEK HIDROGENOZKO 52 AUTOBUSEN ESLEIPENA LORTU DU ALEMANIAN, TEKNOLOGIA HONEKIN ORAIN ARTE IZAN DUEN KONTRATURIK HANDIENA

Egoitza Güstrow-en duen eta Rostock eskualdeko garraio publikoa kudeatzen duen Rebus Regionalbus Rostock operadore alemaniarrak Solaris Urbino hidrogenozko 52 autobus hornitzeko akordioa itxi du; horietako bost 18 metroko ibilgailu artikulatuak izango dira. Solarisek orain arte lortutako hidrogenoz propultsatutako ibilgailuen kontraturik handiena da, eta horrek bereziki garrantzitsu egiten du esleipena. 

 

Unitateak 2024. urtearen amaieran entregatzea dago aurrez ikusita. Horrela, berretsi egingo da eskualdeko gobernuak mugikortasunaren arloan duen politika. Izan ere, politika horren helburuetako bat da datozen urteetan Rostock konderriko garraio publikoaren sistema hidrogenoaren teknologian oinarritzea. 

 

Autobus berrien hornidurarekin batera, Güstrow eta Bad Doberan hirietan hidrogenozko bi zerbitzugune eraikitzea aurreikusten du kontratuak. Ibilgailuek hidrogenozko azken belaunaldiko erregai-gelaxkak izango dituzte eskatutako bi autobus-modeloetan: 70 kW, 12 metroko autobusaren bertsioan, eta 100 kW, autobus artikulatuaren kasuan. Era berean, Solaris High Power trakzio-bateria bat izango dute, ibilgailuaren energia-eskari handieneko uneetan erregai-pilari laguntzeko.  

 

Aipatzekoa da joan den ekitaldian Solaris hidrogenozko autobusen merkatuko 1. postuan kokatu zela Europa mailan, merkatu-kuotaren % 60 baino gehiagorekin. Hala, gaur egun hidrogenozko 100 Urbino autobus baino gehiago eman dizkie Italiako, Alemaniako, Herbehereetako, Suediako eta Poloniako operadoreei, eta horiei gaur egun hainbat fabrikazio fasetan dauden eta laster entregatuko diren teknologia hori duten 100 ibilgailu baino gehiago batuko zaizkie. 

 

CAF Taldeak Europa mailako emisiorik gabeko hiri-autobusean duen lidergoa indartzeko apustuari eusten dio. Solarisek 2022ko ekitaldiaren amaieran, eskari-zorroko unitateen % 76 zero isurpeneko unitateak ziren, datozen hilabeteetan gauzatzeko. Horren ondorioz, 2023aren amaieran, Europako 20 herrialde baino gehiagotan zero isurpeneko 3.000 autobus inguru izango dira, elektrikoen eta hidrogenozkoen artean. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.