Prentsa-oharrak

2023/06/20

UTRECHT-EKO TRANBIAK LEADMIND-EN ALDEKO APUSTUA EGIN DU FLOTAREN BIKAINTASUN MAILA HANDITZEKO

Berritu berri duten Utrechteko tranbien flotak analitika aurreratuko eta datuetako irtenbideetan jarri du konfiantza flotako unitateen errendimendua optimizatzeko. Transformazio edo eraldaketa digitalaren bidez bidaiariaren esperientzia hobetzeko misioa errealitate bihurtu da dagoeneko. Azken urteotan, CAFeko plataforma digitalak, LeadMind-ek, Herbehereetako flotari helburuak betetzen eta bikaintasun maila handitzen lagundu dio.

 

Holandako Utrecht hiriak CAFen 54 Urbos tranbia berri eskuratu ditu. Sistemak 3 tranbia-ibilbide ditu: geltoki nagusia, bizitegi eremuak eta Utrechteko unibertsitatea. Flotaren eskuragarritasuna eta fidagarritasuna. Horiexek dira, hain zuzen ere, Utrecht probintziak ezarritako bidean jasota dauden helburuak eta CAFen plataforma digitala ezinbesteko bazkide ari da bihurtzen xede horiek lortzeko lanean.

 

“LeadMindek tranbien portaerarekin lotutako beharrezko informazio operatibo guztia eskaintzen digu. Izan ere, flotaren egoeraren inguruko deskribapen orokor bizkorra ematen du. Niretzat, flotaren gerentea naizenez, oso garrantzitsua da hori. Horren abantaila da tranbien inguruko informazio argia, zuzena, zehatza eta denbora errealekoa lortzen dugula. Tranbia urrunetik irakur dezakegu eta horrek alde handia eragiten du”, adierazi du Kees van de Groep-ek, Material Mugikorreko Prozesuen zuzendariak.

 

 

Trenaren monitorizazioa denbora errealean bidaia segurua izateko eta bidaiariak garaiz garraiatzeko

Utrechteko tranbiaren taldeak treneko gertakizunen inguruko jarraipena denbora errealean egiteko eta unitate bakoitzaren inguruko funtsezko informazio jasotzeko aukera du. LeadMindek modu errazean erakusten du flotaren egoera, erabakiak bizkor eta modu eragingarrian hartzeko aukera izateko. Berehalako arreta eskatzen duten arazo teknikoak konponduz, eta atzerapenak eta etenaldi operatiboak gutxituz.

 

“LeadMind plataforma erabiltzen dugu akatsen ikuspegi hobea lortzeko. Hala, oso bizkor aztertu eta konpon ditzakegu. Zerbitzu-erorketak edo matxurak ekiditeko gai gara eta, horri esker, Utrechten eskuragarritasun handiena duen flota lortu dugu”, azaldu du Brahim El Aazouzi-k, Material Mugikorreko zuzendari teknikoak.

 

Baldintzan oinarritutako mantentze-lanak. Utrechteko tranbiak, orain, konponketei aurrea har diezaieke trenaren elementuren batek huts egin edo errendimendua maila egokiaren azpitik hasi aurretik. CBMk mantentze adimentsua egitea ahalbidetzen du benetako egoeraren inguruko informazioa oinarritzat hartuta. Hala, mantentzea beharraren ebidentzia dagoenean bakarrik egiten dela berma daiteke. Matxurei aurrea hartzeko, diagnostikoa egiteko eta eragingarritasuna handitzeko hurrengo urrats handia emateko aukera bikaina.

 

Treneko elementuen ikuskapen automatikoa

Utrecheko tranbiak beste pauso bat egin aurrera eta gurpilen ikuskapen automatikoa integratzearen aldeko apustua egin du. LeadMind Wayside-k tailerreko lana planifikatzea eta ikuskatzea ahalbidetzen du lortutako neurketen arabera. Gainera, unitate bakoitzaren geldialdiak optimiza daitezke floten eskuragarritasun gorena bermatzeko.

 

“Gurpilaren profilaren neurketa automatikoa egiteko sistemaren bidez, bizkor detekta dezakegu edozein desbideratze, eta horren arabera esku hartu eta birprofilatze-ekintzaren bat planifikatu. Eskuz neurtzeko behar den denborarekin alderatuta, % 90 inguru aurrezten dugu eta, gainera, neurketaren kalitatea hobea da”. Adierazi du Ernst Visser-ek, Material Mugikorreko zuzendari teknikoak.

 

Honaino iristeko egindako bidea oso aberasgarria izan da eta taldeak hurrengo pausoekiko konpromisoa hartu du bere gain. Horiei esker, Utrecht probintziako floten kudeaketaren bikaintasun maila handitu ahal izango da. LeadMindekin elkarlanean, energiaren kontsumoa kudeatzeko eta kontrolatzeok funtzionalitate berriak eraikitzen ari dira. Horien bidez, gainera, gidariaren errendimendua aztertu eta hobetu ahal izango da.

 

LeadMindek etengabe hazten jarraitzen du mundu osoan zehar banatutako 60 proiektu baino gehiagotan (ezarritako proiektuak eta prozesuan daudenak). Datu errealetan oinarrituta, flotaren operazioen inguruko erabaki adimentsuak hartzen ari diren 2.000 erabiltzaile aktibo baino gehiago daude. CAFen plataforma digitalak operadoreen eta mantentze-lanez arduratzen direnen erronken zerbitzura punta-puntako teknologia eskaintzen jarraitzen du.

 

https://youtu.be/1QdYCds2jLY

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.