Prentsa-oharrak

2023/06/27

RENFE-K DISTANTZIA ERTAINEKO TRENAK HORNITZEKO KONTRATUA 32 UNITATEREKIN HANDITZEA ERABAKI DU

RENFEren Administrazio Kontseiluak 2022aren amaieran CAFi esletitutako kontratuan jasota zegoen moduan distantzia ertaineko unitate elektrikoen kopurua handitzeko aukera gauzatzeko erabakia baieztatu du.  

 

Hasierako kontratua iazko urrian esleitu zioten CAFi eta distantzia ertaineko zerbitzuetan operatzeko 28 tren elektrikoren hornidura jasotzen zuen oinarri gisa. Horrekin batera, parkeko piezak entregatzeko eta unitateen mantentze-lanetako zerbitzuak 15 urtez egiteko baldintzak zeuden finkatuta. Akordioak etorkizunean irismena handitu ahal izateko aukerak jasotzen zituen eta horietako bat zen gehienez beste 42 tren arte fabrikatzea. Hain zuzen ere, aukera horren zati bat baieztatu du orain RENFEk. Zehatzago esanda, 32 tren elektriko dira eta haietako 24 tren 3 kotxek osatuko dituzte, eta beste 8 tren, aldiz, 5 kotxekoak izango dira. Handitze horren zenbateko ekonomikoa 190 milioi eurokoa izango da gutxi gorabehera. 

 

CAFek entregatutako trenak aurretik kontratatutakoen antzeko ezaugarriak izango ditu (gaur egun fabrikazio-prozesuan daude). Unitateek 200 km/h arteko operazio-abiadura dute eta gai dira katenariarik ez duten sareko tarteetan edo, dagokionean, tentsiorik ez dagoelako beharrezkoa denean modu autonomoan ibilbide laburrak egiteko unitateek daramatzaten bateriei esker. 

 

Bere azken proiektuetako batzuetan CAFek teknologia hori garatu izanak baieztatu egin du enpresak zero isurpeneko soluzio honen alde egindako apustu irmoa. Horren helburua da bidaiarien garraioan deskarbonizazioaren bidean aurrera egitea. Hala, enpresa bere ibilgailuak garatzeko lanean ari da eragingarriagoak eta arinagoak izan daitezen, baina, aldi berean, operazioa hobetzeko xedea ere badu, ibilgailuaren eta azpiegituraren arteko integrazio egokia lortu ahal izateko. 

 

Beste behin, RENFEk CAF Taldean jarri du konfiantza, bi enpresa horiek azken urteotan izandako lankidetza estua sendotuz. Horren azken erakusgarria izan da duela 3 hilabete eskas esleitutako proiektua. Horren bidez, aldiriko 29 tren hornituko dituzte eta gaur egun ingeniaritza-fasean dago. Era berean, nabarmendu beharrekoa da enpresak RENFErekin azken 3 urteotan sinatutako proiektuen bolumena 1.000 milioi euro baino gehiagoko zifrara igo dela. Horri esker, RENFEk bere trenen flotaren zati handi bat berritzeko eta teknologikoki eragingarriagoak diren eta ingurumena gehiago errespetatzen duten unitateak gehitzeko egindako apustuan laguntzeko aukera izan du CAFek.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.