Prentsa-oharrak

2023/06/30

LONDRESEN DLR TRENAK HORNITZEKO SINATUTAKO KONTRATUA HANDITZEA LORTU DU CAF-EK

CAFek 2019ko ekainean esleitutako kontratua handitzeko akordia adostu du. Kontratu hark Transport for London (TfL) enpresak kudeatutako DLR linearako trenen hornikuntza jasotzen zuen. Handitze-akordio horrek beste 11 unitate hornitzea jasotzen du eta, ondorioz, kontratuak hasieran jasotako 43 unitateei gehituko zaizkie. Handitze-kontratuaren bolumena 90 milioi euro baino gehiagokoa izango da.

 

Unitate berri horiek, aurrekoak bezalaxe, bosna kotxek osatuko dute eta bidaiarientzako hobekuntza osagarri batzuk izango dituzte. Besteak beste, denbora errealean eskainitako bidaiari buruzko ikusizko eta audioko informazioari dagokionez teknologia aurreratuena, aire girotua, gailu mugikorrak kargatzeko puntuak, erabilera anitzetarako eremuak (haurrentzako aulkientzat, bizikletetarako eta ekipajea garraiatzeko), eta baita gurpildun aulkientzat erreserbatutako guneak ere.

 

Hain zuzen ere, otsailean egin zuten Londresen hasierako kontratuko lehen unitatea aurkezteko ekitaldia. Bertan izan zen Londreseko alkatea, Sadiq Khan, eta unitate berriei esker, DLRren tren-flotaren edukiera % 10 handituko dela gogorarazi zuen. DLR sistema da, gaur egun, Erresuma Batuan gehien erabiltzen den tren arina eta urtean 90 milioi ibilbide baino gehiago egiten ditu.

 

Tom Page-k, DLR-rako TfL erakundeko kudeatzaile nagusiak, honako hau adierazi du: “Tren berri hauek gaur egun zerbitzua erabiltzen duten milioika bidaiariren garraioa aldatuko dute, baina aldi berean, Londreseko ekialdean eta Docklands inguruan enplegu eta etxebizitza berriak sortzen doazen heinean, bezero berriei ongietorria emateko aukera eskainiko digute. 2024tik aurrera trenak aurkeztu aurretik, probak modu egokian garatzen ari dira eta flota berri honek DLRk arrakasta izaten lagunduko duela uste dugu”.

 

Richard Garner-ek, Erresuma Batuko CAFeko zuzendariak, bestalde, honako hau gehitu du: “CAFek oso pozik gaude DLR-ri beste 11 tren hornituko dizkiogulako hasierako 43 unitateko eskaria osatzeko eta, horren bidez, Londresen hazkundea eta irisgarritasuna lortzen laguntzeko aukera izango dugulako”.

 

DLR modernizatzea Londres hiriak garraio arloan abian jarritako garraio-estrategiaren zati garrantzitsu bat da. Horren azken helburua da Britainia Handiko hiriburua bizi, lan egin eta bisitatzeko toki ekologikoago eta irisgarriago bihurtzea eta, aldi berean, biztanleria eta enplegua handitzen laguntzea. Hiriko garraio publikoa hobetzeko aurrez ikusitako inbertsioari esker, automobilarekiko mendekotasuna gutxitu eta 2040. urterako joan-etorrien % 80 garraio publikoan, bizikletaz edo oinez egin daitezen ezarritako helburua lortzen lagunduko da.

 

Kontratu honek are gehiago sendotu du CAFek azken urteotan Erresuma Batuko trenen merkatuan izandako ibilbidea eta enpresak herrialdean azkenaldian lortu dituen arrakastak berretsi ditu. Enpresak hainbat operadorerekin garatu ditu kontratuak herrialde hartan: First Group, Serco Group, West Midlands Trains, KeolisAmey eta aipatu berri dugun Transport for London. Proiektu horien guztien bolumen globala 2.500 milioi euro baino gehiagokoa da eta herrialdean funtzionatzen duten tren-flota nagusietako batzuk berritzeko prozesuan eragin handia izan dute.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.