Prentsa-oharrak

2023/09/12

HIDROGENO BIDEZKO 200 AUTOBUS BAINO GEHIAGO HORNITU DIZKIOTE SOLARISI

Solarisek iraila oso modu positiboan hasi du; izan ere, Italiako Bolonia eta Venezia hirietarako eta Alemaniako Koloniarako hidrogeno bidezko autobusak hornitzeko kontratu esanguratsuak lortu ditu. Proiektu horien guztizko bolumena 150 milioi euro ingurukoa da eta zenbateko hori handitu egin daiteke kontratuetan jasotako zabalkuntza-aukerak gauzatuz gero.  

 

Azken urteotan, Europako garraio arloko agintaritzen artean gero eta interes handiagoa sortu dute hidrogenoaren teknologian oinarritutako zero isurpeneko mugikortasun arloko soluzioek. Solarisek ia hamarkada bat darama teknologia hori merkaturatzen eta gaur egun Europako fabrikatzaile nagusia da 2022an % 60ko merkatu-kuotarekin. Gainera, arrakasta hori 18 metroko modelo artikulatu berrian ere sustatzeko helburua du. Hain zuzen ere, modelo hori duela hilabete gutxi gehitu du enpresak bere produktuen portfoliora eta dagoeneko hainbat hirik egin dute horren aldeko apustua. Gaur egun, entregatutako proiektuak eta zorroan dauden eskariak batuta, Solarisen hidrogeno bidezko autobus kopurua 300 unitate baino gehiagokoa da, Europako zortzi herrialdetarako. 

 

 

Solarisi esleitu diote Bolonian hidrogeno bidezko autobusen makroeskari bat 

Italiako Bolonia hiriak jarri du abian hidrogenozko erregai-piladun autobus-proiektuetan Europako handienetako bat. TPER garraio publikoko udal-operadoreak Solaris hautatu du hidrogeno bidez propultsatutako 127 unitate hornitzeko hiriko hiri-garraio publikoa 2030. urterako erabat isurpenik gabeko mugikortasun bihurtzeko dituen planen baitan. Kontratuak, gainera, eskaria beste 140 ibilgailurekin handitzeko aukera jasotzen du. 

 

Proiektu honetan, Boloniak 12 metroko hidrogeno bidezko Urbino autobusen aldeko apustua egin du. Hain zuzen ere, modelo hori bihurtu da Europako merkatuan teknologia hori duten ibilgailuen artean, eskaera gehien izan duen modeloetako bat. Ibilgailuak 70 kW-ko erregai-pila izango du eta autobusaren sabaian jarritako bost andel konposatutatik jasoko dute hidrogenoa. Horri esker, ibilgailuek 350 km-ko autonomia izango dute, klima eta baldintza topografikoak edozein izanda ere. Era berean, gidatzeari zein segurtasunari dagokienez teknologia modernoena izango du eta bidaiariarentzako informazio-sistemak punta-puntako ekipazioak izango ditu. 

 

Aurreikuspenen arabera, Boloniako biztanleek 2024an izango dituzte hidrogeno bidezko autobus berriak erabilgarri. Izan ere, hurrengo urtean entregatuko dio enpresak hiriari 34 unitateko lehen lotea. Aldiz, hurrengo ibilgailuak 2025 eta 2026 artean jarriko dituzte funtzionamenduan. 

 

 

Veneziak ere Solarisen hidrogeno bidezko autobusen aldeko apustua egin du 

Bestalde, Azienda Veneziana della Mobilita (AVM) garraio-enpresak ere hidrogeno bidezko Solarisen 90 autobus hornitzeko eskaria formalizatu du. Ibilgailu horietatik, 75 unitate 12 metrokoak izango dira, eta 15 ibilgailu, aldiz, 18 metroko ibilgailu artikulatuak. Aurrekoak bezalaxe, kontratu honek ere ibilgailu kopurua handitzeko aukera jasotzen du (kasu honetan, beste 18 autobusekin). 

 

Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da Venezian eta inguruan dagoeneko Solaris etxeko zero isurpeneko 30 autobus (unitate elektrikoak eta hidrogeno bidezkoak) daudela zirkulazioan. Ibilgailu horiek, gainera, isilik funtzionatzeaz eta isurpenik ez izateaz gain, autonomia handia dute. Era berean, azpimarratu beharrekoa da AVM enpresarentzako hidrogeno bidezko autobus horiek izango duten ezaugarri berria: erregaia hornitzeko bi balbula izango dituzte (ibilgailuaren alde banatan). 

 

 

Koloniak autobus gehiago erosi ditu 

Amaitzeko, Alemaniako RVK (Regionalverkehr Köln GmbH) operadoreak berriro ere konfiantza jarri du Solarisengan hidrogeno bidez propultsatutako 18 metroko 18 autobus artikulatu erosteko. Horixe izango da Koloniak CAF Taldeari egindako era horretako ibilgailuen hirugarren eskaria. 

 

2021ean, Koloniak Solarisen hidrogeno bidezko lehen 15 autobusak jaso zituen eta duela gutxi antzeko beste 20 ibilgailu gehitu zaizkie. Bi kasu horietan, 12 metroko luzera duen Urbino modelokoak dira. Eskari berri horri esker (2024ko bigarren seihilekoan entregatzea aurrez ikusi dute), Koloniak izango du hidrogeno bidezko Solarisen autobus-flota handienetako bat, Alemaniako hirian (biztanle gehien dituen herrialdeko laugarrena) 50 ibilgailu baino gehiago baitaude zirkulazioan. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.