Prentsa-oharrak

2023/12/01

CAF-EK ALDIRIKO TRENAK HORNITUKO DITU FILIPINETARAKO

Mitsubishi Corporationek CAF hautatu du Filipinetako Gobernuaren Garraio Sailak (DOTr) Mitsubishi Corporationi esleitutako kontratuaren baitan 7 EMU diseinatzeko eta hornitzeko azpikontratista gisa. Proiektuak aipatutako aldiriko 7 trenen (bakoitzak 8 kotxe izango ditu) fabrikazioa eta dagozkion parkeko piezak jasotzen ditu. 

 

Kontratua iparraldea – hegoaldea aldirietako tren-linea berriko Clark-eko aireportua (Manilaren ipar-mendebaldean dago eta herrialdera sartzeko nazioarteko hegaldien aireportu nagusia da) Luzon irlaren hegoaldean dagoen Laguna probintziarekin lotuko duen makroproiektuetako bat da. Proiektuaren zenbatekoa 150 milioi euro ingurukoa da eta Japoniako Nazioarteko Lankidetza Agentziak (JICA) finantziatuta dago. 

 

Filipinetako Gobernuaren Garraio Saila da herrialdeko garraio-sistemez eta -zerbitzuez arduratzen den gobernu mailako erakunde nagusia. Erakunde hori arduratzen da azpiegituretako proiektu guztiak (errepideak, tren-lineak, trenbideak, portuak, aireportuak...) kudeatzeaz eta bere helburu nagusia da herrialdearen lehia mailako hobekuntza eta hazkunde ekonomikoa bultzatzea garraio-sistema modernoak eta eraginkorrak garatuta eta planifikatuta. 

 

Linea berria Filipinetako Gobernuaren Garraio Saila eta Philippines National Railways (PNR) Estatuko operadoreak kudeatuko dute eta Filipinetako hiriburu inguruan mugikortasuna hobetzeko (kasu honetan, aireportura iristeko ibilbidean), ibilgailuen zirkulazioaren bolumena gutxitzeko eta metropoliko eremuan auto-ilara handiak ekiditeko plan nazionalari lotuta dago. Hori guztia, aldi berean, mugikortasun jasangarriagoa lortzeko Filipinetako gobernuak abian jarri duen politikari atxikita dago. 

 

Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da CAF Taldeak, azken urteotan, Mitsubishi Corporationekin lankidetza estrategiko estua sendotu eta, horren baitan, arrakasta handia izan duten tren-proiektu ugari garatu duela. Besteak beste, nabarmendu beharrekoak dira hauek: Manilako Light Rail Transiteko (hori ere Filipinetan) 1. linearako material gurpildunaren hornikuntza, Istanbuleko metrorako unitate automatikoak edo garraio-sistemaren eraikuntza Australiako Canberra hirian. 

 

Bestalde, akordio horrek indartu egingo du CAFek Filipinetako merkatuan duen presentzia. Hain zuzen ere, Asia Pazifikoan potentzial handia duen eta enpresaren etorkizunerako estrategikoa den eskualdea da. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoak dira bertako BPGa urtero etengabe igotzen dela eta Europako mailen gainetik dagoela eta, gainera, hurrengo urteotara begira, Filipinak herrialdeak azpiegituretan proiektu handiak bideratzea aurrez ikusi duela.  

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.