Prentsa-oharrak

2024/02/05

CAFek errekorreko 2023a izan du treneratutako ERTMS ekipoen kontratazioan

  • - Seinaleztapen-dibisioak treneratutako ERTMSarekin 450 ibilgailu baino gehiago ekipatzeko kontratuak sinatu ditu eta, guztira, 1.300 ibilgailu baino gehiago ekipatuko ditu

  • - Seinaleztapen-negozioa lau kontinenteetan dauden dozena bat herrialde baino gehiagotan dago presente

 

Donostian, 2024ko otsailaren 5ean.- CAF Taldeko trenen seinaleztapen-negozioak treneratutako bere ERTMSarekin ekipatzeko kontratatutako 450 ibilgailu baino gehiagorekin amaitu du 2023a. Hori dela eta, Taldeko enpresa gisa daramatzan 14 urte hauetan, dibisio horrek izandako erregistro onena izan da hori.

 

Lehen kontratua sinatu zuenetik hamarkada bat baino gutxiago igaro denean, enpresak treneratutako ERTMS eta ATO (Automatic Train Operation) sistemekin ekipatutako ibilgailu kopurua 1.300 baino gehiagokoa da (era guztietako ibilgailuetan, berrietan zein birgaitu beharrekoetan).

 

Hamar urte hauetan, CAFek seinaleztapen arloko presentzia geografikoa bost kontinenteetako lautan hedatu du eta, zehatzago esanda, dozena bat herrialde baino gehiagotan ditu proiektuak abian: Espainia, Herbehereak, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Polonia, Hungaria, Erresuma Batua, Zeelanda Berria, Australia, Mexiko, Uruguai, Arabiar Emirerri Batuak edo Arabia.

 

Hasiera-hasieran, seinaleztapen-filialak bere lehen esperientzia eta erreferentziak CAFeko ibilgailuen negozioak eskainitako babesari eta bultzadari esker lortu zituen. Dena den, urteen poderioz, negozioak Taldearen babesetik kanpo ere haztea lortu du. Hala, material gurpildunaren beste fabrikatzaile eta erreferentziazko operadore batzuei eskaintzen dizkie zerbitzuak: Renfe, Euskotren, NS, Deustche Bahn, KiwiRail, Ceské Dráhy edo SZDC, adibidez.

 

 

Treneratutako ERTMS/ERTMS sistemaren erreferentziazko hornitzailea

2023an treneratutako ERTMSarekin ekipatzeko 450 ibilgailu baino gehiagorako kontratuak sinatu zituenez,  iaz seinaleztapenarekin lotuta kontratatutako ekipoei dagokienez CAF hornitzaile nagusietako bat da mundu osoan.

 

Hain zuzen ere, gaur egun CAF liderra da treneratutako tren arloko seinaleztapenean zenbait herrialdetan: Txekiar Errepublikan, adibidez, treneratutako ERTMSarekin ekipatutako 400 ibilgailu baino gehiago ditu; edo Herbehereetan, berriz, 275 erreferentzia baino gehiago. Era berean, Zeelanda Berrian treneratutako ERTMSari dagokionez, merkatu-kuotaren % 100 lortu du eta, horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da herrialde horretan, gainera, ATOa duten flotetako bat ERTMSen gainean ekipatu dutela.

 

Gainera, iazko ekitaldiaren amaieran, ereduzko (First in Class) hogei ibilgailu baino gehiago jarri zituzten abian Txekiar Errepublikan, Polonian eta Mexikon, adibidez.


 

2024a, erronkaz betetako urtea

Enpresaren aurreikuspenen arabera, inertzia positiboak 2024an ere iraungo du. Hala, epe laburrera begira aurre egin beharreko erronka nagusietako bat da Alemanian Deutsche Bahn-ekin treneratutako ERTMS proiektua martxan jartzea eta ziurtatzea.

 

Beste erronka garrantzitsu batzuk izango dira hauek: Auckland-en (Zeelanda Berria) ERTMSan oinarritutako Automatic Train Operation (ATO) delakoa zerbitzu komertzialean sartzea; maila teknikoan eskakizun handiko proiektuak martxan jartzea (Suedian SJko trenetan treneratutako ERTMSa martxan jartzea edo Uruguain Stadler-en tren-makinetan ERTMSa zerbitzu komertzialean sartzea.

 

Hitz gutxitan esanda, enpresak aurrez ikusi du ereduzko 30 proiektu inguru (First in class) jarriko dituela abian eta horiek Aginte Kontrolarekin eta Seinaleztapenarekin (ETI CMS) lotutako azpisistemei lotutako Interoperabilitatearen Zehaztapen Teknikorako Europako 2023ko araudi berriaren arabera ziurtatuko dira gero.

 

Era berean, CAFeko seinaleztapen-dibisioak ibilgailuen negoziorako erreferentziazko bezeroekin balio teknologiko handiko elkarlan-proiektuetan ere hartu du parte. Besteak beste, Holandako operadore nazionalarekin, NSrekin, abian jarritako elkarlaneko proiektua nabarmendu behar da. Proiektu horri lotuta, ibilgailu autonomoko teknologiei lotutako soluzioak garatzen eta probatzen ari da:  ATO, Automatic Shunting eta Remote Shunting.

 

“CAFek aurrera egin du ERTMSen erreferentziazko hornitzaile gisa kontsolidatzeko. Hala, operazioak automatizatzera bideratutako azken belaunaldiko soluzio teknologiko seguruak eskaintzen ditu”, adierazi du Jon Alzatek, CAFeko seinaleztapen-dibisioko zuzendari nagusiak.

 

 


Prentsako kontaktua

Ignacio Calvo 

Ignacio.calvo@cafsignalling.com 

660 36 08 70

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.