Prentsa-oharrak

2024/03/11

EUROMAINT-EK TRENEN MANTENTZE LANETARAKO BERE TAILER MODERNOENA INAUGURATU DU SUEDIAN

EuroMaintek, tren-zerbitzuak hornitzen dituen eta egoitza Suedian duen CAF Taldeko enpresak, 2024ko martxoaren 8an, ostiralean, inauguratu zuen mantentze-lanetarako zentro modernoa. Zentroak 35.000 metro koadro ditu eta trenbide-lautada eta 7.500 metro koadroko tailerra biltzen ditu. Zentro berria Suediako Nässjö-n dago, kokapen estrategikoan, eta CAF Krösatåg-en lineetako operazioetarako Transitio AB enpresari entregatzen ari den tren berrien mantentze-lanak egiteko erabiliko dute.

 

Instalazio berriei esker, 2014an sinatutako esparru-akordioaren arabera Suediako AB Transitio enpresa publikoak eskualdeko trenen erosketarekin lotuta CAFi esleitu zizkion trenen mantentze-lanak egin ahal izango dituzte. Oinarri-kontratuak bakoitzak 4 kotxe izango dituen 20 EMUren (unitate elektrikoak) eta 8 BMUren (biodiesel-elektrizitate bidezko unitate bimodalak) fabrikazioa jasotzen du. Azken horiek 3 kotxekoak izango dira eta power-car bat ere barne izango dute. Akordioan jasotakoaren arabera, gainera, unitate kopurua handitzeko aukera dago. Kasu horretan, beste 19 EMU eta 7 BMU izango lirateke. Oinarri-kontratuaren bolumena 250 milioi euro baino gehiagokoa da eta zenbateko hori ia bikoiztu egingo litzateke kontratuan jasotako ibilgailu osagarrien aukera guztiak gauzatuko balira.

 

Instalazioak tailerrean bost biderekin ekipatuta daude. Gainera, negu-garairako garbiketako eta desizozketako sistema automatikoekin konbinatutako aretoa ere badu zentroak. Tailerra, gainera, ordezko piezak hornitzeko fluxu arina errazteko diseinatuta dago. Horretarako, paternoster erako biltegi automatikoa eta biltegiratzeko 130 metro koadroko azalera egokitu dituzte. Proiektua aurrera eramateko, kontuan hartu da jasangarritasun-programa, helburu hauek dituena: elektrizitate berriztagarria erabiltzea, material ekologikoak erabiltzea, azaleko uren kudeaketa jasangarria eta garraio-jarduera minimizatzea.

 

“Eskandinaviako merkatuan inbertsio handia egiten ari gara. Horren erakusgarri da Eskandinaviako herrialdeetan mugarri bihurtuko den trenen mantentze-lanetarako tailer hau, gure LeadMind plataforma digital aurreratuaren bidez martxan jarri duguna. Suediako trengintzaren sektorerako zedarria da eta lanerako ingurune seguruagoa eta zirkulazioaren erabilgarritasun handiagoa ekarriko ditu berekin", azaldu du Gorka Tamayok, EuroMaint Gruppen AB enpresako CEOak.

 

2019an, CAF Taldeak Suediako EuroMaint enpresa, herrialde hartan trenen mantentze-lanen sektorean liderra, erosi eta, hala, Eskandinaviako herrialdeetan zuen presentzia sendotu zuen. EuroMaint da, duela hainbat urtetik, Eskandinaviako tren-merkatuan erreferentziazko enpresetako bat eta trenetako floten mantentze-lanen sektorean merkatu-kuota handia du. Enpresa horrek, gainera, jarduera eskualdeko operadoreei zuzendutako tren-elementuen hornidurarekin bateratzen du. Gaur egun 1.000 langile inguru ditu eta haren urteko sarrerak 200 milioi euro ingurukoak dira.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.