Prentsa-oharrak

2013/04/23

2013KO EKITALDIKO LEHEN HIRUHILEKOKO EMAITZAK

CAFeko eskaera-zorroa, 2013ko martxoaren 31n, 4.866,3 milioi eurokoa da. Gaur egungo zorroa kontuan hartuta, % 85 baino gehiago nazioarteko merkatuko proiektuei dagokie.

 

 

TALDE BATERATUAREN DATUAK

2013ko ekitaldiaren lehen hiruhilekoaren amaieran, negozio-zifraren zenbateko garbia 403,9 milioi eurokoa da eta, zenbateko horretatik, % 82 kanpoko merkatuetako lanei dagokie.

 

2013ko martxoaren amaieran, EBITDA marjina 55,9 milioi eurokoa izan da; hau da, negozio-zifrarekiko % 13,8koa.

 

Sozietateen gaineko zergaren aurretik, ekitaldiko irabazia 29,7 milioi eurokoa izan da 2013ko martxoaren 31n; hau da, salmentekiko % 7,4koa.

 

Sozietate nagusiari egotzitako irabazia 22,2 milioi eurokoa izan da 2013ko martxoaren 31n; beste nolabait esanda, negozio-zifrarekiko % 5,5ekoa.

 

 

Esleitutako azken proiektuak:

 

Urteko lehen hiruhileko honetan, CAFi hainbat kontratu esleitu diote eta horien artean nabarmendu beharrekoak dira hauek:

 

 

Friburgoko (Alemania) tranbia

 

VAG enpresak (Friburgoko Garraio Publikoaz arduratzen da) duela gutxi esleitu dio CAFi Urbos 3 motako 12 tranbia hornitzeko kontratua. Horren zenbatekoa, gutxi gorabehera, 40 milioi eurokoa izan da.

 

Kontratu hori Alemaniako hiri horretan egiten ari diren eta helburu handiak dituen tren arloko hedapen-programaren barruan sartu behar dugu. Egungo sarea handituko duten linea berriak eta unitateen flota modernizatzea biltzen ditu programa horrek.

 

7 kotxeko tranbia izango da, % 100ean zoru baxukoa; horri esker, bidaiarientzako irisgarritasuneko baldintza onenak berma daitezke. Gutxi gorabehera, 43 metroko luzera du eta 86 eserlekutarako eta oinezkoentzako 164 tokiko edukiera du. Kanpoko diseinu moderno eta abangoardista du, eta lehen unitateak 2015eko bigarren hiruhilekoan entregatzea aurrez ikusi dute.

 

 

Kaoshiung-eko (Taiwán) tranbia

 

CAFek Evergeen eraikuntza-enpresarekin batera eratu duen kontsortzioa izan da garaile Kaohsiung-eko (Taiwaneko bigarren hiri nagusia) tren arineko sistemaren giltza eskura proiektua eraikitzeko lehiaketan.

 

Tranbietarako linea berria jasoko du proiektu horrek eta 2 fasetan garatuko dute. 30 km-ko luzera izango du eta lehen fasea 8,6 km-koa izango da. Ibilgailuak URBOS serieko tranbiak izango dira eta katenariarik gabe zirkulatu ahal izateko ACR sistema izango dute.

Asia osoko katenaria gabeko lehen tranbia izango denez, ikusmin handia sortu du.

 

CAFi dagokion kontratuaren zenbatekoa 100 milioi euro ingurukoa da eta honako lan hauek jasotzen ditu: tranbien hornikuntza, seinaleztapena, elektrifikazioa eta ticketing sistema.

 

 

Tallineko (Estonia) tranbia

 

CAFeko otsailean sinatu zuen kontratua Tallin hiriko tranbien operadorearekin (Tallinna Linnatranspordi Aktsiaselts) azken belaunaldiko 16 tranbia hornitzeko. Lan horien gutxi gorabeherako zenbatekoa 44 milioi eurokoa da.

 

Estoniako hirirako proposatutako ibilgailuak lau bogie motorren gainean jarritako hiru modulu artikulatu biltzen ditu. Noranzko bakarreko ibilgailua da, 1067 mm-ko zabalera duten trenbideetan zirkulatzeko prestatuta dagoena (gehienez, 70 km/h-ko abiaduran).

 

Tranbiek gehienez 284 bidaiarirentzako tokia dute (86 bidaiari eserita). Azaleraren % 80 zoru baxukoa da, mugigarritasun murriztuko pertsonentzako sarbide hobea eskaintzen duena, gurpildun aulkiak edo haurtxoentzako orgak erabiltzen dituztenentzat barne.

 

Unitateak Estoniako baldintza meteorologiko zailetan funtzionatzeko prestatuta daude (-40ºC-tik hasi eta 40ºC arte). Gainera, ibilgailuak ACR sistema du eta, horri esker, balaztaketako energia biltegira dezake gero abioan erabili ahal izateko. Tranbiako energia-kontsumoa nabarmen murriztea ahalbidetzen du horrek.

 

 

Sao Pauloko Tren Metropolitarren Konpainia - Mantentze-lanak

 

CAF izan da garailea Sao Pauloko Tren Metropolitarren Konpainiako (CPTM) trenen flota ugarien mantentze-lan integralen zerbitzuak eskaintzeko Brasilen egin duten lehiaketan.

 

Zehazki, enpresari esleitu dizkiote 7000 eta 7500 serietako trenen mantentze-lan integrala egiteko kontratuak (bi serieak CAFek eraiki zituen). Kontratuen zenbatekoa 120 milioi euro baino gehiagokoa da.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.