• Hasiera
  • Berrikuntza eta teknologia

Berrikuntza eta teknologia

  • ZERO EMISIO

  • KONEKTATUTAKO ETA AUTOMATIZATUTAKO MUGIKORTASUNA

  • BIDARIA ETA OPERADOREA

  • LEHIAKORTASUNA

  • TRENBIDE DIGITALA

CAF & S2R

Shift2RailEuropa mailako trenbideen lehen ekimen teknologiko bateratua da, ikerketan eta berrikuntzan (R&I) eta merkatura bideratutako konponbideetan oinarrituta, trenbideetako irtenbide eta berrikuntza berritzaileetan teknologia berriak eta aurreratuak txertatzea azkartzeko.Halaber, "Europe's Rail" ekimenaren sortzaileetako bat da CAF, eta hurrengo urteetan ere jarraituko du lanean "Horizonte Europa" Esparru Programa berrian.

Shift2Rail-eko 8 Kide Fundatzaileetako bat da CAF eta Zuzendaritza Kontseiluko batzordekidea. CAFek zeregin aktiboa du ekimen horretan, eta ardura nagusietako bat bere gain hartzen du 1.Berrikuntza Programaren koordinazioa: “Ekonomikoki eraginkorrak eta fidagarriak diren trenak, gaitasun eta abiadura handiko trenak barne” koordinatzaile gisa.

CAF & FCH2Rail

CAFek gidatzen du FCH2Rail Europako proiektua teknikoki, bi modutako tren (elektrikoa-hidrogenoa) baten prototipoa garatzeko. Ibilgailu hori katenariatik elikatuko da linea elektrifikatuetan, eta hidrogenoaren bidez halakorik ez dagoenetan; horrela, mundu-mailako kontsumoa optimizatuko da.

https://www.fch2rail.eu/en/projects/fch2rail

CAF STARTUP STATION

CAF Startup Station CAF Taldeko Venture Client unitatea da, mugikortasun integralaren sektorean garrantzitsuak eta berritzaileak izan daitezkeen irtenbideak dituzten lehen-mailako startupsekin lankidetzan aritzeko sortua. Helburu nagusia startupen eta CAF Taldearen arteko bezero-hornitzaile harremanak eraiki eta sustatzea da.

https://cafstartupstation.com/

CAF & 5G TEKNOLOGIA

CAF bere komunikazioetan 5G teknologia erabiltzeko prototipoak egiten ari da aplikazio kritiko eta ez-kritikoetarako. Prototipo hauek Mobile Edge Computing ekosistemaren eta Future Railway Mobile Communication System (FRMCS) ezaugarriak erabiltzen dituzte, trenbide-komunikazio operatiboetarako 5G estandar globala izango dena.

5G Euskadi

5GRail (H2020 GA No 951725)

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.