Langileak saiakuntza-laborategi batean

TRENBIDE DIGITALA

Trenbide-sisteman digitalizazioa ezartzea ezinbesteko elementua da azaldutako gainerako joeren bilakaerarako, eta zerbitzu eta negozio digital berriak sortzeko aukerak zabaltzen ditu.

CAFen garapen teknologikoak egiten dira; bildutako datuen kopurua eta kalitatea hobetzeko, komunikazio berriak txertatzeko, eta osagaien modelizazio fisikoa barne hartzen duten algoritmoak garatzeko, baita adimen artifizialaren bidezko datuen analisi aurreratuarekin ‘biki digitalak’ sortzeko ere.

SENTSOREAK ETA DATUEN ERDIESPENA

Sentsore- eta ikusmen artifizialeko sare batez osatutako arkitektura modular baten diseinuak, trenaren kanpoaldean nahiz barrualdean kokatuta, ikusmen artifizialeko eta irudiak ezagutzeko algoritmoak integratzea ahalbidetzen du.

Horretarako, ingurua hautemateko sistema fidagarri bat erabiltzen da, sentsoreen datuak eta ikusmen artifiziala uztartzen dituena.

Ibilgailuko sistema nagusietan integratutako sentsoreak egoki aukeratuz gero, eta trenaren kontrol sisteman sortutako informazioarekin eta datuen ondorengo erregistroarekin, aurre-prozesamenduarekin eta transmisioarekin konbinatuz gero; datuak prest geratzen dira gordetzeko, eta gerora hainbat aplikaziotan erabiltzeko, Big teknologiak erabiliz.

BIG DATA ETA CLOUD COMPUTING

Digitalizazioaren orokortasunak handituz doan datuen kopurua sortzen du.

Big Data teknologiei esker, posible da datuen kudeaketan, transmisioan, prozesaketan eta biltegiratzean ahalik eta modurik ekonomiko eta eraginkorrenean lan egitea.

Datuen kopuruaren hazkunde horrek eskatzen du kudeatu behar diren osagaietatik sorturiko beharrak ondo dimentsionatzea. Horretarako, funtsezkoa da beharretara egokitzen diren sistema malguak izatea. Datuak bildu eta tratatzeko hodeia erabiltzeak konponbide egokiak, eraginkorrak eta lehiakorrak lortzea ahalbidetzen du, merkatuan dauden askotariko produktu, sistema, teknologia eta tresnetan oinarrituta.

comunicación

KOMUNIKAZIOAK

Digitalizazioak datuen iturria azpiegituraren biltegiratzearekin konektatzea eskatzen du. 5G gisako teknologiek orain arte ezinezkoak ziren konponbide teknikoak eta arkitekturak ahalbidetuko dituzte.

Konektaturiko aktiboak izateak sistema adimendunak arrisku gehiago pairatzeko aukera izatea dakar; beraz, ez da ahaztu behar balio-kate osoari aplikatutako zibersegurtasunaren kudeaketa integrala ezartzea:

  • SW eta HW sistemen diseinua, sistemak kontrolatu eta monitorizatzen dituena.
  • Konfiguraziorako eta artxiboen kudeaketarako tresnak.
  • Sistemetan funtzionaltasun berriak txertatzeko komunikazio-sistemak.
  • Big Data, Analytics, datuen ustiaketarako sarbide sistemak.

ZIBERSEGURTASUNA

Digitalizazioak onura handiak ekartzen ditu garraioaren eraginkortasun operatiboan; erabilgarritasuna, edukiera, puntualtasuna eta mantentze-gaitasuna, baita bidaiarien esperientzia eta erosotasun hobea ere. Gainera, ezinbestean areagotzen du zibermehatxuekiko ahultasuna.

Zibersegurtasunaren ikuspegiak segurtasun-mehatxuen aurka babesteko behar den babes sakona eskaini behar du, garraiooperadoreak beren betebeharrak betetzeko prest daudela ziurtatuz.

Trenaren energia-errentagarritasuna

DATUEN ANALITIKA AURRERATUA ETA ADIMEN ARTIFIZIALA

Modelaketa fisikoa, seinaleen analisi aurreratua, ezagutza aditua eta ML/AI teknikak arazo konplexuei aurre egiteko uztartzen dira askotariko eremuetan:

  • Osasuna monitorizatzeko sistemak, baldintzan oinarritzen den mantenurako.
  • Optimizazio energetikoa.
  • Esekiduren degradazioa.
  • Trakzioaren estrategiak.
  • Benetako eskakizunetan oinarritutako diseinua.

Arazoen konponbide egoki bat eman ahal izateko, eskuragarri dauden informazio eta teknika guztiak erabiltzen dituen ikuspuntu holistiko bat behar da.

Azpisistema garrantzitsuen ‘biki digitala’ horren adibide argi bat da. Modelazio fisikoaren teknikak eta datuen zientzia uztartuz, sistema errealaren ‘biki’ bat sor daiteke. Honakoa ahalbidetzen du:

  • Egungo portaera optimizatzea.
  • Etorkizuneko diseinuak hobetzea.
  • Sistemaren funtzionamendu okerra antzematea, benetako portaera eta biki osasuntsuarengandik esperotakoa alderatuz.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.