Hombre delante de varias pantallas de ordenador

KONEKTATUTAKO ETA AUTOMATIZATUTAKO MUGIKORTASUNA

Mugikortasun adimendunak onura garrantzitsuak ekartzen dizkie operadoreei, eta bidaiarientzako gero eta erakargarriago egiten du trena. Trenen funtzionamendu automatiko eta autonomoaren garapena giltzarria da garraio-gaitasunaren hazkundea, energia-eraginkortasuna, puntualtasuna eta erosotasuna, eta atez-ateko bidaiaren arintasuna bultzatzeko.

CAFek askotariko teknologia berrien garapenean inbertitzen du; hala nola, komunikazio seguruetan, ikusmen-artifizialeko teknologian eta, oro har, digitalizazioan.

ATO ETA GIDARIRIK GABE TRENA

Trenen funtzionamendu autonomorantz (ATO) emandako lehen urratsek onura izugarriak ekarri dituzte; hala nola, gaitasuna handitzea, energia-kontsumoa murriztea, puntualtasuna zorroztea edo funtzionamendu-kostuen jaitsiera, besteak beste.

Izatez, aurreikusi den etorkizuneko mugikortasun adimenduaren ekosistemak automatizazio maila altuagoak eskatuko ditu, horregatik, gidaririk gabeko trenetan aldaketa bat ematen ari da pixkanaka (GoA4). Hau da, irtenbide modular eta ebolutibo bat, kontuan hartuta ETCSren ordez ATO erabiltzea edo baita ETCS ez den eremuetan alboetako seinaleen informazioa erabiltzea ere.

Gainera, ATOren funtzionamendua moteltzen denerako, urrutitik gidatzeko eta kontrolatzeko funtzioa gaituko da. Urrutitik gidatzen diren trenen eskariak gora egin du agertoki zehatz batzuetan; hala nola, maniobretarako gordailu edo patioetan, ingurune horiek erabat automatizatu aurretik erdibideko urrats gisa.

Komunikazio seguruak

TRENAREN KOKAPEN SEGURUA

Ibilgailu autonomoaren funtzionaltasunek ibilgailuak dagokion azpiegituran duen kokapenaren informazio zehatza eskatzen dute.

Egungo teknologiek tren barneko elektronikan txertatuta doazen algoritmoak garatzea ahalbidetzen dute, ibilgailuaren kokapena denbora errealean eta modu seguruan lortu ahal izateko.

Ibilgailu autonomoen teknologia

IBILGAILU AUTONOMOEN TEKNOLOGIA

Trenen aktiboen automatizazioak eta autonomiak errealitate bilakatu nahi dute mugikortasun adimenduna; horrek operadoreentzako onura handiak ekarriko ditu, eta bidaiarentzat garraio erakargarriago bihurtuko du trena.

Trenaren automatizazio maila hori lortzeko teknologia berritzaileak dira oinarria:

  • Ingurua hautemateko sistema fidagarria, sentsoreen datuak eta ikuspen artifiziala uztartuz, kanpoko arriskuak identifikatu eta lurreko seinaleak antzemateko.
  • Erabakiak hartzeko algoritmoak txertatzea tren barruan, adimen artifizialean oinarrituta.
  • Gidatzeko laguntza-sistema aurreratuak txertatzea.
  • Azpiegituraren eta ibilgailuen arteko konexio segurua kudeatzeko gai den komunikazio-sistema (V2X).
  • Trena kontrolatu eta monitorizatzeko sistema aurreratua, segurtasun-funtzio hobetuekin.
  • Trenaren kokapen segurua, sentsoreen laguntzarekin.

Komunikazio seguruak

KOMUNIKAZIO SEGURUAK

Gidaririk gabeko funtzionamenduaren automatizazioak eta funtzionaltasunek flotak urrunetik behar bezala kudeatu ahal izatea eskatzen dute. Gainera, kudeaketa hori fidagarritasun eta erabilgarritasun maila altuekin egin behar da, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

Horretarako, ezinbestekoa da komunikazio-teknologia seguruetan lan egitea, eta irtenbide orokorrean zibersegurtasuneko kontzeptuak aplikatzea.

CAFek teknologia berrienak ezarri ditu irtenbiderik onena txertatzeko:

  • V2X komunikazioak (ibilgailuz ibilgailu, trenez tren).
  • 5G teknologia komunikazioetan.
  • Komunikazio erabakigarrietako zibersegurtasuna.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.