Garraio-sistema garbia eta gaitasun handikoa den heinean, etorkizuneko mugikortasun-kontzeptuaren bizkarrezurra izango da trena. Bidaiatzeko esperientzia guztiz erosoa eskaintzen dio bidaiariari, garraio mota ezberdinak erraz uztartzeko aukerarekin.
CAFek bidaiarien eta operadoreen beharrei erantzuten die; erosotasunera, irisgarritasunera, funtzionamenduaren fidagarritasunera, eta azpiegituraren gaineko eraginaren murrizketara bideratutako teknologien garapenarekin.
Modelatzeko eta simulatzeko teknikak eta irtenbide hobetuak honako hauek lortzeko:
Garraio-sistemen ekipamendu nagusiek gero eta funtzionaltasun gehiago dituzte. HW monitorizazio-sistemaren bilakaerak funtzionaltasun horren hazkundeari erantzun beharko dio, osagai berrien ezaugarriak areagotuz.
Horrek sistema elektronikoak gero eta konplexuagoak izatea dakar. Horregatik, osagaien aukeraketa egokian, eta elektronika berriaren integrazioan, diseinuan eta industrializazioan lan egin beharra dago. Diseinu berri horiek produktu berrien segurtasun- eta fidagarritasun-maila mantendu edo hobetu behar dute.