Prentsa-oharrak

2013/07/29

CAF-EK 50 MILIOI EUROKO IRABAZIA LORTU DU ZERGEN ONDOREN 2013KO LEHEN SEIHILEKOAN

Eskaera-zorroa, 2013ko ekainaren 30ean, 4.933,8 milioi eurokoa da. Gaur egungo zorroa kontuan hartuta, % 85 baino gehiago nazioarteko merkatuko proiektuei dagokie.

 

 TALDE BATERATUAREN DATUAK

 Negozio Zifraren Zenbateko Garbia, 2013ko ekainaren 30ean, 780,9 milioi eurokoa izan da; hau da, 2012ko 1. seihilekokoaren amaierakoa baino txikiagoa, ordukoa 935,7 milioi eurokoa izan zen-eta.

 

 EBITDA marjina, 2013ko ekainaren 30ean, 120,4 milioi eurokoa da; hau da, 2012ko ekainaren itxierako zenbatekoa baino % 8 handiagoa gutxi gorabehera.

 

 Ekitaldiko etekin garbia, sozietateen zerga ordaindu ondoren, 50 milioi eurokoa izan da 2013ko ekainaren 30ean, salmenta-zifraren % 6,4koa, hain zuzen.

 

 Une honetan, enpresa garatzen ari den proiektuetatik, honako hauek dira aipagarrienak: aldiriko unitateen horniketa Sao Paulorako, Belo Horizonterako eta Reciferako (Brasilen), Triesterako (Italia), Montenegrorako, Aucklanderako (Zeelanda Berria) eta Eusko Trenbideak sozietaterako; trenak Estatu Batuetako Amtrak enpresarako eta Saudi Arabiarako; tranbiak Granadarako, Malagarako, Stockholmerako, Houstonerako, Cincinnatirako, Debrecenerako, Besançonerako, Sidneyrako, Friburgorako, Tallinerako, Cuiabarako eta Taiwango Kaoshiungerako; eta metro-unitateak Erromarako, Bukaresterako, Caracaserako, Sao Paulorako, Helsinkirako eta Txileko Santiagorako.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.