Prentsa-oharrak

2013/10/02

Shift2RAIL europar ekimenean jardungo da CAF

Hasieratik da CAF Shift2RAIL aliantza estrategikoko partaide, betiere teknologia berriak garatu eta ezartzeko trengintzan, sektore honetako eragile nagusiekin elkarlanean.

 

Europako industriako enpresek eta elkarteek I+Gean egiten duten ahalegina eta metatu duten jakintza batzea du helburu "Shift2RAIL"ek, etorkizuneko mugikortasun-premiei erantzun eta, bide batez, trenbidea garraiobide nagusi bihurtzen laguntzeko.

 

Horretarako, bost Ikerkuntza Programa eratu dira, beste horrenbeste alor estrategikotarako (material gurpilduna, zirkulazioa kontrolatzeko sistemak, azpiegiturak, informazio-teknologiak eta merkantzia-garraioa). Teknologia berriak eta konponbide berritzaileak ezarri nahi dira alor horietan guztietan, % 100 areagotzeko egungo tren-jarduera Europan eta % 50 zerbitzuaren fidagarritasuna eta kalitatea. Halaber, % 50 gutxitu nahi da bizi-zikloaren kostua, trenbide-sistema lehiakorragoa izan dadin.

 

Etorkizuneko garraiorako ibilbide honetan, IP1 eta IP2 ikerketa-programetan dihardu CAFek Shift2RAIL-en, eta haietan garatzen du bere jarduera teknologikoa, berrikuntzaren katea sendotzen eta ekimen honetako helburuak betetzeko konponbide bateratuak proposatzen.

 

Lehenbizi aipatu dugun proiektuan (IP1), tren arinagoak, eraginkorragoak eta modernoagoak garatzen dihardu CAFek, trenen joan-etorrietako denbora murriztea eta ingurumena zaintzen duen puntako teknologia sortzea helburu dituela betiere. Bigarren berrikuntza-programan (IP2), berriz, Europako tren-sarearen jarduna eta fidagarritasuna hobetzeko seinaleztapen- eta kontrol-sistemak garatzen dihardu gure konpainiak.

 

Zortziehun bat milioi euroko aurrekontua du Shift2RAIL-ek. Etorkizuna 2020 Esparru Programaren barruan dago ekimena, eta UNIFEk sustatzen du. Hurrengo zazpi urteotan Europako tren-sarearen hazkunde adimenduna eta integratzailea sustatzeko eta tren-industriaren lidergoa handitzeko erabiliko da diru hori.

 

CAF enpresarentzat, aukera aparta da ekimen berritzaile honetan duen partaidetza, denon artean tren bidezko garraio jasangarri, lehiakor eta berritzaile bat lortzeko bidean.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.