Prentsa-oharrak

2014/02/26

2013 EKITALDIKO EMAITZAK

CAFeko eskaera-zorroa, 2013ko abenduaren 31n, 4.802,9 milioi eurokoa izan da. Zorro horretatik, % 80 inguru nazioarteko merkatuko proiektuei dagokie.

 

TALDE BATERATUAREN DATUAK

 

2013ko abenduaren 31n, negozio-zifraren zenbateko garbia 1.535,2 milioi eurokoa izan da eta, zenbateko horretatik, % 83,2 kanpoko merkatuetako lanei dagokie. Zifra hori 2012ko ekitaldiaren amaierakoa baino txikiagoa da; izan ere, orduko zenbatekoa 1.721,2 milioi eurokoa izan zen.

 

2013ko abenduaren amaieran, EBITDA marjina 222,9 milioi eurokoa izan da; hau da, 2012ko ekitaldiko zifra baino % 23 handiagoa gutxi gorabehera, ordukoa 181,9 milioi eurokoa izan baitzen.

 

Sozietateen gaineko Zergaren aurreko ekitaldiko irabazia, 2013ko abenduaren 31n, 114,3 milioi eurokoa izan da; hau da, 2012ko ekitaldian lortutako 127,8 milioi euroko zenbatekoa baino txikiagoa.

 

Ekitaldiko etekin garbia, Sozietateen gaineko Zergaren ondoren, 91 milioi eurokoa izan da 2013ko abenduaren 31n, salmenta-zifraren % 6koa, hain zuzen.

 

Gaur egun CAF garatzen ari den proiektuen artean, honako hauek aipatu behar dira: aldiriko unitateen hornikuntza Sao Paulo, Belo Horizonte eta Recifeako (Brasilen), Triesteako (Italia), Auckland (Zeelanda Berria) eta EuskoTrenbideak enpresarako; trenak Estatu Batuetako Amtrak enpresarako, Italiarako, Saudi Arabiarako; tranbiak Malaga, Granada, Stockholm, Houston, Cincinnati, Kansas, Besançon, Sidney, Birmingham, Friburgo, Tallín, Cuiaba eta Kaoshiung (Taiwan) hirietarako; eta metro-unitateak Erroma, Bukarest, Sao Paulo, Medellín, Txileko Santiago eta Helsinki hirietarako.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.