Prentsa-oharrak

2014/04/30

BUDAPESTERAKO 37 TRANBIA EGITEKO KONTRATUA

CAF enpresak gaur sinatu duen kontratuaren arabera, 37 tranbia, zoru baxukoak, egingo ditu Budapesterako, eta baliteke 87 ibilgailu gehiago ere egin behar izatea guztira. Hiri horretako garraioaz arduratzen den BKK enpresarentzat dira tranbiak. Aurtengo urtearen hasieran ekin zaio lizitazioari,zeinak bi eratako tranbiak egin behar direla agintzen zuen: 25 tranbia, 34 metroko luzerakoak, eta gainerako 12 ibilgailuak, 56 metrokoak. Kontratuaren zenbatekoa 90 bat milioi eurokoa da, eta Europar Batasunak finantzatzen du proiektua, gaur egun Hungarian egiten ari diren inbertsio- eta garapen-planen barruan.

 

Tranbia-sare zabala du Hungariako hiriburuak —aitzindaria garraiobide horren erabileran—, eta 40 bat lineak zeharkatzen dute. Europa osoan bidaiari gehien garraiatzen duten lineetako batzuk ditu hango sareak. Hungariako agintariek, CAF hautatzean, kontuan izan zituzten enpresa horrek eskaintzen zituen ibilgailuen diseinua eta ezaugarri teknikoak, baita tranbiek energia metatzeko aukera ere, hiriko erdigune historikoan katenariarik gabe ibil daitezen.

 

Urbos plataformadunak dira Budapesterako egingo diren tranbiak, bost eta bederatzi bagoikoak. Bi norabideetan ibiltzeko ibilgailuak dira, albo bakoitzeko launa (bost bagoiko tranbiak) eta zazpi ate bikoitzekoak (bederatzi bagoikoak). 1.435 mm-ko bide-zabaleran ibiltzeko prestatuak daude, eta 50 km/h dute zerbitzu-abiadura.

 

Bost moduluko tranbiek 326 bidaiari garraia ditzakete, gehienez; bederatzikoek, berriz, 562. Munduko tranbiarik luzeenetakoak izango dira azkena aipatutako horiek. Garaiera bakarra izango du tranbiaren azalera osoak; hartara, irisgarritasun hobea izango dute mugikortasun murriztuko erabiltzaileek, gurpil-aulkietan eta haur-kotxeetan (bi, ibilgailuko) ibiltzen direnak barne.

 

Bestalde, bidaiariei informazioa emateko eta bideo bidez entretenimendua eskaintzeko sistema bat ere (azken belaunaldikoa: barne- eta kanpo-panelak, TFT pantailak, larrialdietarako interkomunigailuak, etab.) baditu ibilgailuak, erabiltzailearen lagungarri guztiak ere.

 

Aipatzekoa da, bestalde, beste proiektu bat ere martxan duela CAFek herrialde horretan: Debrecen hirirako tranbia-hornidura. Bistakoa da, hortaz, enpresa horrentzat Europako merkatuak duen garrantzi berezia. Gure kontinentean CAFek martxan dituen proiektuetatik, aipatzekoak dira Stockholm, Belgrad, Besançon, Tallinn, Friburgo eta Birmingham hirietarako tranbiak; Erroma, Bukarest eta Helsinkiko metroetarako unitateak, eta Italiako zenbait tokitarako aldiriko eta eskualdeko trenak.

 

AZKENALDIAN CAF-I ESLEITUTAKO BESTE ZENBAIT PROIEKTU

Hona hemen azken hilabeteotan CAF-i esleitutako beste zenbait proiektu:

Kansas hirirako (Estatu Batuak) lau Urbos tranbia (Cincinnati hirirako egiten ari denen antzekoak) egiteko kontratua (2013aren amaieran). Hamar bat milioi eurokoa da kontratua, eta 2015ean dira entregatzekoak ibilgailuak.

 

2014an, berriz, SAR konpainiarekin (Saudi Railway Company) duen kontratua zabaldu egin du CAFek. Hori dela eta, beste hiru tren-makina eta 17 bagoi egingo ditu konpainia horrentzat, eta 2015ean da entregatzekoa lehenbiziko unitateak Saudi Arabiari. Berrogei bat milioi eurokoa da kontratu-handitzea.

 

Bestalde, Erromako udalak CAFi esleitu dio hiri horretako metroaren B linearako beste hiru tren egiteko kontratua. Orotara, beraz, 71 tren (426 bagoi) egin ditu CAF azken urteotan bezero horrentzat.

 

Azkenik, berretsi egin da beste eskari hau ere: hiru unitate gehiago Medellíneko metrorako, tresneria eta tailerreko ekipamendua ere barne direla (15 bat milioi euroko kontratua), eta Tallinneko (Estonia) kontratuaren handitzea (lau tranbia gehiago, lehendik CAF egiten ari den 16en osagarri; kontratuaren zenbatekoa, 10 bat milioi euro).

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.