Prentsa-oharrak

2014/04/29

2014KO EKITALDIKO LEHEN HIRUHILEKOKO EMAITZAK

CAFeko eskaera-zorroa, 2014ko martxoaren 31n, 4.701,7 milioi eurokoa da. Gaur egungo zorroa kontuan hartuta, % 80 inguru nazioarteko merkatuko proiektuei dagokie.

 

TALDE BATERATUAREN DATUAK

2014ko ekitaldiaren lehen hiruhilekoaren amaieran, negozio-zifraren zenbateko garbia 375,8 milioi eurokoa da; hau da, 2013ko martxoaren amaierako zifra baino 28,1 milioi euro gutxiagokoa. Zenbateko horretatik, % 85,8 kanpoko merkatuetako lanei dagokie.

 

2014ko martxoaren amaieran, EBITDA marjina 41,9 milioi eurokoa izan da; hau da, salmenta-zifrarekiko % 11,2koa.

 

Sozietateen gaineko zergaren aurretik, ekitaldiko irabazia 25,7 milioi eurokoa izan da 2014ko martxoaren 31n; hau da, salmentekiko % 6,8koa.

 

Sozietateen gaineko Zergaren ondoren, ekitaldiko irabazi garbia 19,5 milioi eurokoa izan da 2014ko martxoaren 31n; hau da, 2013ko hiruhileko bereko irabaziarekin alderatuta, % 12,2 txikiagoa.

 

Gaur egun CAF mundu osoan garatzen ari den proiektuen artean, honako hauek aipatu behar dira: aldiriko unitateen hornikuntza Sao Paulo, Belo Horizonte eta Reciferako (Brasilen), Triesteako (Italia) eta Aucklanderako (Zeelanda Berria); trenak Estatu Batuetako Amrak enpresarako, Italiarako, Saudi Arabiarako; tranbiak Malaga, Granada, Stockholm, Houston, Cincinnati, Kansas, Besançon, Sidney, Birmingham, Friburgo, Tallín, Cuiaba Budapest eta Kaoshiung (Taiwan) hirietarako; eta metro-unitateak Erroma, Bukarest, Sao Paulo, Txileko Santiago eta Helsinki hirietarako.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.