Prentsa-oharrak

2014/06/19

ISTANBULGO METROAREN ADJUDIKAZIOA (TURKIA)

Istanbulgo metroak Mitshubisi Corporation enpresari eta CAF enpresari (unitateen fabrikatzaile gisa) esleitu die hiriko metroa unitate berriz hornitzeko proiektua. Kontratu hori ixteko negoziazioek zenbait hilabete iraun dute, eta duela gutxi sinatu da.

 

Kontratuaren zenbateko osoa 119 milioi euro da, eta 6 kotxeko 21 tren (guztira, 126 kotxe) egitean datza. Tren horiek Driverless moduan erabiliko dira, eta hiriko metro-sareko UU Line linean ibiliko dira.

 

Istanbulek 12 milioi biztanletik gora ditu, eta 2000. urtean inauguratu zuen metropoli-garraioko lehenengo linea. Hain zuzen, 2009. urtean ere esleitu zion bezero horrek CAFi 30 metro-unitate —1.300 bidaiari arteko ahalmenarekin— hornitzeko proiektua, hiriko asiar eremuan inauguratu berri zen Kadikoy-Kartal linearako.

 

Kontratu horiez gainera, aipatu beharra dago azken urteetan CAFek beste proiektu batzuk ere garatu dituela otomandar herrialdean. Hauek dira azpimarragarrienak: Turkiako bi hiri nagusiak (Ankara eta Istanbul) lotzen dituen linearako abiadura handiko 12 unitate, 2009. urtearen amaieran kostaldeko Antalya hirirako 14 tranbia, eta 2010ean Izmir hirirako aldiriko 33 unitate.

 

Eragiketa honekin, CAFek 600 milioi eurotik gorako negozio-zifra du Turkian, herrialde hartan orain arte sinatutako kontratuak kontuan hartuta. Horri gehitu behar zaio tren-eremuan edozein motatako beharrei erantzuteko ia produktu-sorta osoaren hornitzailea dela CAF han, eta, hala, CAFen produktu-sorta zabal eta lehiakorra sendotu egiten da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.