Prentsa-oharrak

2014/06/30

EUSKOTRENek CAF ENPRESARI ESLEITU DIO 28 TREN BERRIEN FABRIKAZIOA

Euskotrenek CAFi esleitu dio 28 unitate berri fabrikatzeko lana, 150 milioi euroko zenbatekoaren trukean. Unitate horiek aukera emango dute Metro Bilbaoko 3. lineako beharrizanak betetzeko etorkizunean —gaur egun eraikitze fasean dago linea hori—, baita Euskotreneko tren-parke mugikorraren modernizazio-prozesuarekin jarraitzeko ere, 200 eta 300 serietako unitate zaharrenak ordezkatuz.

 

Unitate berriek tren-sektoreko berrikuntza teknologiko aurreratuenak izango dituzte teknologian, fidagarritasunean, iraunkortasunean eta ergonomian, eta azken 900 serieko trenen antzeko diseinua mantenduko du, zeina azken joeretan oinarritzen baita. 

 

CAFek 2015etik 2020ra bitarteko epean entregatu beharko dizkio unitate berriak Euskotreni. Horrenbestez, lehenengo trenak erabiltzeko moduan izango ditu Euskotrenek 2016. urtearen bukaerarako, urte horretarako baitago aurreikusita Metroko 3. linea martxan jartzea, Bizkaiko Etxebarri eta Bilboko Matiko auzoaren artean.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.