Prentsa-oharrak

2014/07/29

CAFek 44 MILIOI EUROKO IRABAZIA LORTU DU ZERGEN ONDOREN 2014KO LEHEN SEIHILEKOAN

Eskaera-zorroa, 2014ko ekainaren 30ean, 4.860,3 milioi eurokoa zen. Egungo zorrotik, % 78 inguru nazioarteko merkatuko proiektuei dagokie.

 

TALDE BATERATUAREN DATUAK

 

Negozio Zifraren Zenbateko Garbia, 2014ko ekainaren 30ean, 737 milioi eurokoa izan da; hau da, 2013ko 1. seihilekokoaren amaierakoa baino txikiagoa, ordukoa 780,9 milioi eurokoa izan zen-eta.

 

EBITDA marjina 91,4 milioi eurotan zegoen 2014ko ekainaren 30ean.

 

Sozietateen gaineko zergaren aurretik, ekitaldiko irabazia 55,7 milioi eurokoa izan da 2014ko ekainaren 30ean.

 

Ekitaldiko etekin garbia, sozietateen zerga ordaindu ondoren, 44 milioi eurokoa zen 2014ko ekainaren 30ean, salmenta-zifraren % 6koa, hain zuzen.

 

Gaur egun konpainia garatzen ari den proiektuen artean, honako hauek aipatu behar dira: aldiriko unitateen hornikuntza Sao Paulorako eta Belo Horizonterako (Brasil), Triesterako eta Barirako (Italia), Aucklanderako (Zeelanda Berria) eta Eusko Trenbideak konpainiarako; trenak Estatu Batuetako Amtrak enpresarako, Sardiniarako eta Saudi Arabiarako; tranbiak Stockholm, Houston, Cuiaba, Besançon, Cincinnati, Kansas City, Friburgo, Boston, Budapest, Tallinn eta Kaoshiung (Taiwan) hirietarako; eta metro-unitateak hiri hauetarako: Erroma, Bukarest, Sao Paulo, Medellín, Istanbul, Helsinki eta Txileko Santiago.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.