Prentsa-oharrak

2014/07/31

METRORREY PROIEKTUAREN ESLEIPENA

Uztailaren 30ean, esleitu zitzaion CAFek gidatzen duen partzuergoari Metrorrey garraio kolektiboko sistemaren 3. linea. Esleipenak barnean hartzen du 22 unitateren hornikuntza, bai eta horri dagozkion zerbitzuak ere kontzesioak irauten duen bitartean (20 urte).

 

Metrorrey, ofizialki Sistema de Transporte Colectivo Metrorrey izenez ezaguna, Monterrey (Nuevo León estatua, Mexiko) hiriko tren arinen sistema bat da; hiriaren metropoli-area herrialdeko hirugarren populatuena da, Mexikoko Haranaren eta Guadalajararen atzetik.

 

Metrorrey sistemak, gaur egun, 2 linea eta 32 geltoki ditu zerbitzuan. Orain, 3. linea eraikitzen ari dira, 7,5 km luze izango da eta zortzi geltoki izango ditu; Monterrey, San Nicolás eta Apodaca lotuko ditu, eta, guztira, 280.000 biztanle baino gehiagori emango die zerbitzua.

 

Metrorrey sistemak 84 ibilgailu ditu zerbitzuan gaur egun; horietatik, 22 CAFek jarri zituen, aurreko kontratu baten arabera.

 

Kontzesioa, 20 urtekoa, finantziazioa ixtearen mende dago, zeina datozen egunotan itxiko dela kalkulatzen baita. Kontratu honi esker, Mexikoko merkatuan sendotu egin da CAF, tren-hornitzaile nagusietako bat baita, eta Amerika osoko garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.