2014/10/13
CAFek parte hartuko du APTAren hurrengo edizioan, Houstonen, urriaren 13tik 15era. CAF USAk zenbait alorretako azken berrikuntzak aurkeztuko ditu: abiadura handiko trenak, aldiriko eta eskualdekoak, metroak eta tranbiak.
Gaur egun, Houston, Cincinnati, Kansas City eta Boston hiriak tranbiaz hornitzeko zenbait proiektu ditu esku artean enpresak. Bestalde, CAF bidaiari-kotxeak fabrikatzen ari da AMTRAKentzat.
Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: