Prentsa-oharrak

2014/10/30

HERBEHEREETAKO ALDIRIETAKO UNITATEAK HORNITZEKO ESLEIPENA

NS enpresak, bere webgunearen bitartez, jakinarazi du tren-material gurpilduna erosteko prozedura publiko zorrotz bat egin duela izen handiko hainbat fabrikatzailerekin, eta azken fasean egindako eskaintzarik onena CAF SA enpresarena izan dela nabarmen. Beraz, prozedura-mota hauetan ohi den legez, eskaintzaile horrekin (CAF SArekin, alegia) negoziatzen jarraituko du.

 

NS enpresak CAFekin negoziatuko duen kontratua 120 bidaiari-tren egiteko da, 510 milioi euro guztira, eta irekita uzten du NSren Sprinter zerbitzurako beste tren batzuk egiteko aukera ere.  Negoziazioak aurtengo abenduan bukatzea espero da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.