Prentsa-oharrak

2014/10/31

CAFek 50,2 MILIOI EUROKO IRABAZIA LORTU DU ZERGEN ONDOREN IRAILAREN AMAIERAN

Eskaera-zorroa, 2014ko irailaren 30ean, 4.655,6 milioi eurokoa zen. Egungo zorrotik, % 77 inguru nazioarteko merkatuko proiektuei dagokie.

 

TALDE BATERATUAREN DATUAK

 

Negozio-zifraren zenbatekoa, 2014ko irailaren 30ean, 1.057,1 milioi eurokoa izan da; hau da, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaierakoa baino txikiagoa, ordukoa 1.113,8 milioi eurokoa izan baitzen.

 

EBITDA marjina 124,9 milioi eurotan zegoen 2014ko irailaren 30ean.

 

Sozietateen gaineko zergaren aurretik, ekitaldiko irabazia 63,6 milioi eurokoa izan da 2014ko irailaren 30ean.

 

Sozietateen gaineko zergaren aurretik, ekitaldiko irabazia 50,2 milioi eurokoa izan da 2014ko irailaren 30ean.

 

 

Gaur egun, konpainia proiektuak herrialde ugaritan ari da garatzen eta, horien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: aldirietako unitateen hornikuntza Sao Paulo eta Belo Horizonte (Brasil), Bari (Italia), Auckland (Zeelanda Berria) hirietarako, eta trenak Estatu Batuetako Amtrak enpresarako, Sardiniarako eta Saudi Arabiarako.

 

Bestalde, CAF tranbiak hornitzen ari da Stockholmeko hirietarako, Houstonerako, Besançonerako, Cincinnatirako, Kansas Cityrako, Friburgorako, Bostonerako, Budapesterako, Tallinnerako eta Kaoshiungerako (Taiwan), eta metro-unitateak hiri hauetarako besteak beste: Erroma, Bukarest, Sao Paulo, Medellín, Istanbul, Helsinki eta Txileko Santiago.

 

Duela gutxi esleitutako beste kontratu batzuk 

Horien artean, aste honetan bertan jakinarazitako proiektua azpimarratu behar dugu: NSrako (Nederlandse Spoorwegen) 120 tren hornitzekoa. NS Herbehereetako operadore publikoa eta Europako trenen sektoreko enpresa handienetako bat da. Kontratuaren bolumena 500 milioi baino gehiagokoa izango da eta zenbateko hori ez dago sartuta goian aipatu dugun zorroaren bolumenean.

 

Era berean, aipatu beharrekoak dira Caledonian Sleepers (Eskozia) eta Monterreyrako (Mexiko) kotxeen kontratuak. Duela hilabete batzuk izan genuen haien berri, baina ez daude eskarien zorroan sartuta oraindik kontratuak formalizatu gabe daudelako.

 

Bestalde, CAFek abuztuan sinatu zuen Lyongo metroko D lineako 2 kotxeko 35 tren birgaitzeko kontratua. Enpresak Frantzian duela gutxi garatu dituen beste lan batzuei gehitu behar diogu aipatutako kontratu hori, Nantes eta Besançon hirietarako ere tranbiak hornitu baititu. Horrez gain, Ferrocarriles Italianos, Ferrovia del Stato (FS), enpresako 40 tren-makina elektriko birgaitzeko kontratua esleitu ziotela CAFi. Europa mailan egingo den CAF P&A-ko ekipamendu elektrikoen lehen instalazioa biltzen du lan horrek. Bi kontratu horien bolumen bateratua 60 milioi euro ingurukoa izango da eta Frantziako eta Italiako birgaitze-lanen merkatuetan CAFek egingo duen lehen sarrera da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.