Prentsa-oharrak

2014/11/17

BUKARESTEKO METROAREN KONTRATUA LUZATZEKO ESLEIPENA

Metrorex enpresak —Bukaresteko metro-sistemaren operadorea da— baieztatu du CAFi kontratua luzatu zaiola Errumaniako hiribururako metro-unitateak hornitzeko.

 

Kontratuaren luzatze horretan, 8 metro-unitate egin beharko ditu CAFek, 2011ko irailean esleitu zitzaizkion 16 unitateez gainera. Hasierako 16 unitate horiek Bukaresten erabiltzen ari dira dagoeneko. Luzatze horren zenbatekoa 47 milioi euro da gutxi gorabehera, eta Europako Inbertsio Bankuaren funtsekin finantzatuko da.

 

Unitate berriak oraintsu entregatu direnen antzekoak izango dira: altzairu herdoilgaitzezko 6na kotxekoak, haietako lau motordunak eta bi atoiak. 114 metroko luzera dute, tren osoan zeharreko korridorea dute, eta 1.200 bidaiari har ditzakete.

 

Pertsonen garraio masiborako diseinatutako ibilgailuak dira, eta kalitate- eta segurtasun-estandar gorenak betetzen dituzte; mugikortasun murriztuko pertsonak erraz sartzeko modukoak dira, eta gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzako guneak dituzte.

 

Beste behin ere, konpainiak Europako merkatuan presentzia handitzeko egiten duen apustua berresten du kontratua luzatze horrek; hain zuzen, merkatu horretan kontratu garrantzitsu bat esleitu diote berriki, Herbehereetako NS enpresarentzako unitateak egiteko; hala, bat egiten du Belgrad, Istanbul, Stockholm, Tallinn, Helsinki, Erroma eta Europako beste hainbat hirirekin, non CAF dagoeneko proiektuak garatzen ari baita.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.