Prentsa-oharrak

2014/11/25

MEXIKO-TOLUCA HIRIARTEKO TREN PROIEKTUAREN ESLEIPENA

Mexikoko Komunikazio eta Garraio Idazkaritzak (SCT) CAFek zuzentzen duen eta Isolux-Corsán, AZVI eta Thales enpresek osatzen duten kontsortzioari esleitu dio Mexiko hiria Tolucarekin lotuko duen hiriarteko tren-proiektua.

 

Kontratu hori abenduan sinatzea aurrez ikusi dute eta haren zenbatekoa 690 milioi euro ingurukoa izango da, BEZik gabe. Zenbateko horretatik, eragiketaren % 49 dagokio CAF Taldeari gutxi gorabehera.

 

CAFen hornikuntzak material mugigarria biltzen du: bakoitzak 5 kotxe izango dituen 30 unitate elektriko izango dira. Gutxi gorabehera 700 bidaiarirentzako edukiera eta barnealde gardena izango dute. Kotxeen arteko interkomunikazioko korridorea izango dute, mugigarritasun mugatuko pertsonentzako espazioak barne, eta pertsonen garraio masiborako diseinatuta egongo dira. Horrez gain, kalitate eta segurtasun arloko estandar gorenak beteko dituzte.

 

Alde batetik, CAF Signalling-ek honako hauek hornituko ditu seinaleztapenaren arloan: ATO sistema, kontrol-zentroa eta ERTMS enbarkatutako ekipamenduak. Bestalde, CAF Taldeko eraikuntza-enpresa, CMFS, arduratuko da instalazio elektromekanikoez, eta CAF Transport Engineering-ekin batera, baita proiektu horren integrazioko eta koordinazioko ingeniaritzaz ere.

 

1992. urtean hasi zen CAF Mexikon proiektuak garatzen eta, ordutik, Mexiko hiriko metro-linea ugaritarako unitateak hornitu ditu. Gainera, mantentze-lanen zerbitzuak ere egin ditu. Horri guztiari, gainera, 2008. urtetik, hiri-inguruko lineako bidaiarien tren bidezko garraioaren hornikuntza eta ustiapena gehitu behar dizkiogu. Emakida-erregimenean hitzartutako kontratu hori 30 urterako da eta Mexiko DF hirian Buenavista-Cuautitlán ibilbidea biltzen du.

 

Azken kontratu horri esker, enpresak Amerika kontinente osoan tren arloko materialaren hornitzaile garrantzitsuenetakoen artean betetzen zuen rola sendotu du. Izan ere, Mexikon ez ezik, gaur egun proiektuak indarrean ditu Estatu Batuetan, Brasilen, Kolonbian eta Txilen.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.