Prentsa-oharrak

2014/12/10

HOLANDARAKO ALDIRIETAKO UNITATEAK HORNITZEKO ORAIN GUTXI ESLEITUTAKO KONTRATUA SINATU DU CAF-EK

Kontratua, hain zuzen ere, 500 milioi euro baino gehiagoko kontratua da, eta beste tren batzuekin zabaltzeko aukera ere biltzen du. CAFek Europan lortutako nazioarteko kontratu handiena da proiektu hau, bai kotxe kopuruari dagokionez, bai zenbatekoari dagokionez, eta CAFen historia osoan handienetako bat ere bada.

NS Holandako operadore publikoa da, Estatuaren jabetzakoa, eta Europako kontinentean tren-sektoreko enpresa handienetako bat da. CAFek garatutako Civity plataformaren arrakasta frogatzen du proiektu honek.

Trenak Holanda osoan ibiliko dira "Sprinter" izeneko zerbitzuetarako, eta kontsumo energetikoaren, ingurumen-zaintzaren eta segurtasun-ekipamenduen arloetan aurrerapen teknologiko guztiak izango dituzte. Irisgarritasun errazekoak izango dira eta, horrez gain, mugikortasuna murriztuta dutenentzat prestatuta egongo dira. Lehen trenak Holandako trenbideetan 2018rako zirkulazioan izango direla kalkulatzen da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.