Prentsa-oharrak

2014/12/11

CAF-EK FRANTZIAKO ST. ETIENNE HIRIRAKO TRANBIEN HORNIKETA PROIEKTUA LORTU DU

Kontratuaren zenbatekoa 42 milioi eurokoa da gutxi gorabehera, eta lehen ibilgailuak 2016ko udaberrian entregatuko direla aurrez ikusten da.

 

Tranbiak zoru baxukoak izango dira % 100ean eta 33 metroko luzera izango dute 5 modulutan. Urbos tranbien familiakoak dira eta Saint-Etienneko sareko ezaugarri berezietarako egokituta egongo dira: bide metrikoa eta kutxaren zabalera 2,15 metrokoa. Era berean, erakunde berriek berrikuntzak dituzte gaur egun lanean diharduten unitateen aurrean; izan ere, bi norabidetakoak dira eta ateak dituzte muturretan. Horrek eragiteko malgutasun handiagoa eskaintzen die.

 

Ibilgailu berriek diseinu modernoa punta-puntako ekipoekin konbinatzen dute. Irisgarritasunik handiena eskaintzen dute, erosotasunari, errendimenduari eta eragiteko eta mantentzeko erraztasunari kalterik egin gabe. Bestalde, CAFek bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko gaitasuna erakusten du.

 

Proiektu horrek Frantziako enpresak egin berri dituenekin bat egin du. Horien artean, nabarmendu beharrekoa da bidaiariekin dagoeneko ustiatzen ari diren Nantes eta Besançon hirietarako tranbien horniketa, baita CAFi Lyongo Metroko 35 tren birgaitzeko esleitu berri zaion kontratua ere, gutxi gorabehera 25 milioi euroko zenbatekoa duena. Eta CAFek tranbia-proiektuak egiten dituen herrialdeen zerrenda luzearekin bat egin du: Alemania, Brasil, Estatu Batuak, Australia, Suedia edo Taiwán.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.