Prentsa-oharrak

2015/02/07

CAF-I ESLEITU DIOTE UTRECHT (HERBEHEREAK) HIRIRAKO TRANBIEN HORNIKUNTZA

Holandako Utrecht hiriak CAF hautatu du Uithof linea berrian zirkulatuko duten tranbiak hornitzeko. Linea horrek lotuko du geltoki zentrala hiriaren ekialdean dagoen unibertsitate-campusarekin. Linearen azpiegituraren eraikuntza (8 km-ko luzera eta 9 geltoki izango ditu) eta 27 tranbiaren hornikuntza biltzen ditu proiektuak, eta CAFek hornituko ditu. Proiektuaren guztizko kostua, gutxi gorabehera, 440 milioi eurokoa da.

 

Utrecht hirirako proposatutako tranbiak Urbos plataformako tranbiak dira. % 100ean zoru baxua dute eta bost modulu dituzte. Bi noranzkoko ibilgailua da eta albo bakoitzeko lau ate bikoitz ditu. 80 km/h-ko zerbitzu-abiaduran zirkulatzeko prestatuta dago.

 

216 bidaiari arte garraiatzeko edukiera du. Gainera, ibilgailuak bidaiariei informazioa emateko eta bideo-entretenimendua eskaintzeko azken belaunaldiko sistema du (barneko eta kanpoko panelak, bidaiariari informazioa emateko pantailak, larrialdietarako interkomunikaziorako gailuak eta abar) bidaiariei behar bezala orientatzen laguntzeko.

Utrecht hiria Herbeheren erdigunean dago eta 330.000 biztanle baino gehiago ditu. Herrialdeko gune ekonomiko nagusietako bat da. Lehen tranbiak 2017an Holandako hiri horretako Nieuwegein biltegian entregatu eta bidaiariekin lanean 2018an hasiko direla aurrez ikusi dute.

 

Proiektu horri CAFek 2014. urteko azken hiruhilekoan lortutakoak gehitu behar dizkiogu: Holandako NSrako 118 Civity trenen hornikuntza, Mexiko-Toluca hiriarteko trena, Bukaresteko Metroarekin sinatutako kontratua handitzeko lanak eta Saint Etienne hirirako tranbien hornikuntza. Guztira, enpresarako, 1.000 milioi euro inguruko kontratazio-zenbatekoa ekarri dute horiek.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.