Prentsa-oharrak

2015/01/30

CAF SIGNALLINGek eskuratu du Monforte del Cid-Murtziako AVEko linearen seinaleztapenerako kontratua

ADIFek CAF SIGNALLING – FCC – REVENGAri esleitu dizkio Monforte del Cid-Murtziako Abiadura Handiko Linearen seinaleztapena eta telekomunikazioak 155 milioi euroren truke (BEZa barne). Kontratuak proiektua gauzatzea eta sistemaren mantentzea biltzen ditu 20 urtez.

 

Kontsortzioa zuzendu duen CAF SIGNALLINGek, CAFeko filialak, linea hori 2. mailako ERTMS sistemarekin, katigamendu elektronikoekin eta zirkulazioaren kontrol-zentroarekin (CTC) ekipatuko du. Hauxe da ADIFek CAF SIGNALLINGi aurtengo ekitaldian esleitu dion abiadura handiko seinaleztapeneko (2. mailako ERTMS duena) bigarren proiektua. Ekainean, CAF SIGNALLINGek, kontsortzio beraren bidez, Vandellós-Tarragona linearako seinaleztapeneko eta telekomunikazioen proiektua sinatu zuen ADIFekin. Proiektuaren zenbatekoa 98 milioi euro baino gehiagokoa da.

 

Kontratu berri horri esker, CAF SIGNALLINGek (azpiegituraren seinaleztapena eta trenen barruko ekipamenduak dira haren lanaren oinarriak) abiadura handirako ERTMS sistemen eta seinaleztapeneko konpainia gisa sendotzea lortu du.

 

CAF SIGNALLINGek erreferentziak 10 herrialdetan baino gehiagotan ditu eta horien artean hauek aipa ditzakegu: Turkia, Bulgaria, Arabia, Maroko, Taiwan eta Brasil. Era berean, aipatu beharrekoa da CAF Taldeari duela gutxi esleitu dioten Mexiko hiria-Toluca lineako proiektuan hartzen duela parte. Proiektu horren kasuan, kontrol-zentroari ATO eragiketa automatikoen sistema eta sistema enbarkatuak hornituko dizkio.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.