Prentsa-oharrak

2015/02/10

CAF-EK SERCO-REKIN ESKOZIARAKO 75 KOTXE HORNITZEKO KONTRATUA SINATU DU

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF SA) enpresak Serco Group Plc-rekin 75 kotxe fabrikatzeko akordioa sinatu du. Kontratuak, gainera, horrekin zerikusia duten ordezko kotxeak eta euskarri teknikoa ere biltzen ditu. 5 eratako kotxeak dira; 16 kotxeko 4 tren, eta ordezko 11 kotxe bilduko ditu Caledonian Sleeper frankiziarako. Eskoziako Highlandsetan eta Lowlandsetan eskaintzen ditu zerbitzuak. Kotxe berriek bidaiatzeko aukera ugari eskainiko dute: ohe-bagoi estandarrak, bainugela duten beste batzuk, eserleku normalak eta business erakoak, besteak beste. Era berean, aipatu beharrekoa da jatetxe-zerbitzua eta irisgarritasuna hobetu egingo dela unitate berrietan gaur egun erabilgarri daudenekin alderatuta.


Eskoziako Garraioen agintaritzak Serco hautatu zuen 2014ko maiatzean frankizia horren operadorea izateko. Zerbitzu horrek Eskoziako Glasgow, Edinburgo, Aberdeen, Inverness eta Fort William Londresekin lotzen ditu. 15 urteko epea izango duen frankizia da eta aurtengo apirilean hasiko da. CAFek hornitutako kotxe berriak 2018ko apirilean sartuko direla zerbitzuan aurrez ikusi dute.


Proiektua Eskoziako Gobernuak finantzatu du eta 60 milioi liberako zenbatekoa du. Era berean, Lombard North Central Plc-ren enpresa subsidiarioaren, Caledonian Sleepers Rail Leasing Ltd enpresaren, finantzaketa osagarria jasoko du. Kontratuaren balioa 200 milioi euro ingurukoa izango da CAFentzat.

 

Caledonian Sleeperren proiektu hori CAFi 2014ko azken hiruhilekoan eta 2015eko urtarrilean esleitutako beste proiektu batzuei lot diezaiekegu eta honako hauek dira: Herbeheretan NSrako 118 Citivity unitate, Mexiko-Toluca linearako hiriarteko trenak, Bukaresteko metroaren proiektua handitzeko lanak eta tranbien hornikuntza Saint Etienne eta Utrecht hirietarako.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.