Prentsa-oharrak

2015/02/25

2014KO EKITALDIKO EMAITZAK

 

2014ko abenduaren 31n, CAFen eskaera-zorroa 5.251,1 milioi eurokoa zen. Zorro horretatik, % 78 inguru nazioarteko merkatuko proiektuei dagokie.

 

TALDE BATERATUAREN DATUAK.

 

2014ko abenduaren 31n, negozio-zifraren zenbateko garbia 1.447,1 milioi eurokoa zen, eta hortik % 82,3 dagokie kanpoko merkatuei.

 

2014ko abenduaren amaieran, EBITDA marjina 146,4 milioi eurokoa zen.

 

2014ko abenduaren 31n, Sozietateen Zerga ordaindu aurretik, ekitaldiko irabaziak 80,5 milioi eurokoak ziren

 

Sozietateen gaineko zergaren ondoren, ekitaldiko irabazi garbia 62,1 milioi eurokoa zen 2014ko abenduaren 31n.

 

Gaur egun CAF garatzen ari den proiektuen artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: aldirietako unitateen hornikuntza Sao Paulorako eta Belo Horizonterako (Brasil), Triesterako eta Barirako (Italia), Aucklanderako (Zeelanda Berria) eta EuskoTrenbideak enpresarako; trenak Amtrak enpresarako (Estatu Batuak), Herbehereetarako eta Saudi Arabiarako; tranbiak Stockholm, Houston, Cincinnati, Kansas, Boston, Birmingham, Friburgo, Tallinn, Utrecht, Budapest, St. Etienne eta Kaoshiung (Taiwan) hirietarako; eta metro-unitateak Erroma, Bukarest, Sao Paulo, Medellín, Txileko Santiago, Helsinki eta Istanbul hirietarako.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.