Prentsa-oharrak

2015/03/31

EGIN BISITA CAF-I RAIL SOLUTIONS ASIA AZOKAN

Kuala Lumpur-en izango da CAF apirilaren 22tik 24ra, Rail Solutions Asia azokan. Abiadura handiko trenen eremuan garatu dituen azken aurrerapen teknologikoak erakutsiko ditu CAFek, hala nola 350 km/h-ko abiadurako trenen Oaris plataforma, eskualdeko eta aldiriko trenak, metroak (metro automatikoak barne) eta Urbos gamako tranbiak.

Asiako hainbat hiritarako metro- eta tranbia-unitateak egin ditu CAFek; besteak beste, New Delhi, Hong Kong eta Kaohsiung-erako. Azken hiri horretan, katenariarik gabeko tranbien linea zirkularra eraikitzeko "giltza eskura" proiektu bat garatu da. Eta CAF material birakariaz, seinaleez, elektrifikazioaz, txartel-sistemaz eta azpisistema guztien integrazioaz arduratu da proiektu horretan.

Lekua: Kuala Lumpur Convention Centre
Stand-zenbakia: 48

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.