Prentsa-oharrak

2015/10/28

2015EKO EKITALDIKO HIRUGARREN HIRUHILEKOKO EMAITZAK

TALDEKO DATU BATERATUAK

 

2015eko irailaren 30ean, Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 935,4 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko irailekoa baino 121,6 milioi euro gutxiagokoa (% 11,5). Jaitsiera hori Brasilgo errealak, euroarekin alderatuta, izan duen debaluazioak eta industria-jarduera txikiagoa izateak eragin dute.

Era berean, nabarmendu beharrekoa da esportazioei dagokien negozio-zifraren ehunekoa % 81,5ekoa izan dela.

 

2015eko irailaren 30ean, EBITDA marjina 137,9 milioi eurokoa izan da; aldiz, 2014ko aldi berekoa 124,9koa izan zen; hau da, aurtengoa % 10,4 handiagoa izan da.

 

2015eko irailaren 30ean, Sozietateen Zerga aurretik Ekitaldiko Irabazia 51,4 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 19,2 handiagoa. Zifra horrek aurreko urteko bederatzi hilabeteko aldiak baino 18,8 milioi euro gehiagoko gastua biltzen du, gertatutako kanbio-aldeak direla-eta, batez ere, euroarekiko Brasilgo errealak debaluazioa izan duelako.

 

2015eko irailaren 30ean, ekitaldiko irabazi garbia, Sozietateen gaineko Zergaren ondoren, 36,8 milioi eurokoa izan da; beste nolabait esanda, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 26,7 txikiagoa.

 

Sozietate nagusiari egotzitako irabazia 35,8 milioi eurokoa izan da 2015eko irailaren 30ean; hau da, 2014. urteko aldi bereko irabazia baino % 25,4 txikiagoa.

 

Gaur egun, CAF proiektu ugari garatzen ari da eta, horien artean, hauek nabarmen ditzakegu: aldirietako unitateen hornikuntza Trieste eta Barirako (Italia), Sao Paulorako (Brasil) eta Euskotrenerako; trenak Estatu Batuetako Amtrak enpresarako, Herbeheretarako, Italiarako, Mexikorako, Norvegiarako eta Saudi Arabiarako; bidaiarien kotxeak Eskoziarako; tranbiak Houston, Cincinnati, Kansas, Boston, Friburgo, Tallin, Budapest, Saint Etienne, Utrecht eta Luxenburgo hirietarako; eta metro-unitateak Bukarest, Medellín, Txileko Santiago, Istanbul eta Helsinkirako.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.