Prentsa-oharrak

2016/07/15

CAF-EK QUITOKO METRORAKO 18 UNITATE HORNITUKO DITU

Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO, gaztelaniaz) Espainiako Gobernua ordezkatuz eta Ekuador Errepublikako Finantzen Ministerioak gaur sinatu duten Kreditu Hitzarmenaren bidez, Quitoko metroko lehen linearako material mugigarria, ibilgailu osagarriak, tailerreko ekipamenduak eta erremintak eta ordezko piezen lotea erosteko Espainiako finantzaketa formalizatu da.

 

Sinadura horrek, gainera, Quitoko Barruti Metropolitarreko Udalerriak CAFi esleitu zion kontratua abian jartzea ekarriko du. Kontratuaren balioa 183 milioi dolar ingurukoa da eta bakoitzak 6 kotxe izango dituen 18 trenen hornikuntza biltzen du. Unitate horiek Quitoko metroko lehen linean eskainiko dute zerbitzua. Hegoaldeko Quitumbetik iparraldeko El Labradorrera arte zeharkatuko dute hiria.

 

Quito, Ekuador Errepublikako hiriburua, da biztanle gehien duen herrialdeko bigarren hiria; guztira, 2,5 milioi biztanle inguru ditu. Metroko 1 linea 2019 urtean inauguratuko dutela aurrez ikusi dute, 23 kilometroko ibilbidean 15 geltoki izango ditu eta hiriko mugigarritasunaren garapenean aurrerapen handia ekarriko du; egunero ia 400.000 pertsona garraiatuko dituela kalkulatu dute.

 

Pertsonen garraio masiborako diseinatutako eta kalitate eta segurtasun arloko estandar gorenak biltzen dituzten ibilgailuak dira. Gehienez 100 km/h-ko abiaduran zirkulatuko dute eta 1500 Vcc-ko katenaria bidez elikatuko dira.

 

Unitate bakoitzak bidaiariak garraiatzeko edukiera handia du, eta interkomunikazioko korridore zabalak eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eremuak izango ditu. 109 metro baino gehiagoko luzera izango dute eta kotxe bakoitzeko alde bakoitzean lau ate izango dituzte. Horiei esker, lineako geltokietan bidaiarien trukea bizkor egitea optimizatuko da.

 

Esleipen horri esker, CAFek Amerika kontinentean duen posizioa sendotu egingo da eta, bereziki, metro-unitateen segmentuan. Dagoeneko garatu ditu proiektuak hiri hauetarako: Washington, Mexiko DF, Medellín, Sao Paulo, Caracas eta Txileko Santiago.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.