Prentsa-oharrak

2016/08/02

CAF-I ESLEITU DIOTE BRUSELAKO METRORAKO UNITATEEN HORNIKUNTZA

Bruselako Garraio Interkomunalen Sozietateak (MIVB/STIB), Europako hiriburuko garraio publikoaren operadoreak, CAFi 12 urteko iraupena izango duen marko-kontratua esleitu diola jakinarazi dio. Kontratuak, 353 milioi euroko zenbatekoa duenak, Bruselako Metrorako 43 unitateren hornikuntza biltzen du eta aldi horretan beste 47 tren arte eskatu ahal izateko aukera jasotzen du. Azken belaunaldiko trenak dira eta era horretako ibilgailuetan teknologia aurreratuena izango dute. Proiektuan, egungo seinaleztapen sistematik, CBTC seinaleztapen sistemadun operaziora migratuko dute.

 

STIB da Belgikako hiri-garraio publikoko enpresa handiena eta garraio-sare zabala kudeatzen du. Sarea aipatutako metro-sareak, tranbiek eta autobusek osatzen dute, eta azken urteotan bidaiari kopuruari dagokionez igoera handia izan du urtero.

 

Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da 2004. urtean, STIBek CAF hautatu zuela 15 metro-unitate hornitzeko. Gerora, 2009an, proiektu hori beste 6 unitatearen hornikuntzarekin handitu zuten. Ordutik, unitate horiek Belgikako hiriburuko metroko 1. eta 5. linean dabiltza.

 

Metroen serie berria makroproiektu baten parte da eta Bruselako Metroa berrituko du. Metroa, hasiera batean, 1 eta 5 lineetarako egingo da eta lehen unitateen entrega-epea 2019. urtean zehar aurreikusita dago.

 

Europar Batasuneko hiribururako egingo duen proiektu horrek Europako merkatuan duen posizioa modu argian sendotzea eragin du CAFentzat. Era berean, aipatu beharrekoa da metro-unitateak hornitu dituela hiri hauetarako ere: Erroma, Helsinki, Istanbul, Bukarest, Madril, Bilbo eta Bartzelona.

 

Proiektu berri horrekin, 2016ko ekitaldian esleitutako kontratu berrien zenbateko orokorra 2.000 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Ondorioz, Enpresaren egungo eskarien zorroa 6.300 milioi eurokoa baino gehiagokoa da eta horrek sendotu egin du datorren urteetara begira CAFek abian jarrita duen hazkunderako estrategia irmoa.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.