Prentsa-oharrak

2016/11/02

CAF HAUTATU DUTE DE LIJN (BELGIKA) ENPRESARENTZAKO TRANBIAK HORNITZEKO

Belgikako Flandriako Garraio Elkarteak, De Lijn-ek, CAF aukeratu du bere tranbiak berriak hornitzeko. Proiektuak Flandriako ekialdeko eta mendebaldeko probintzietarako eta Anberes hirirako gutxi gorabehera 146 tranbia berriren hornikuntza biltzen du; ondoz ondoko hornituko dira, zazpi lotetan.


De Lijn da autobusen eta tranbien Flandriako operadore publikoa eta urtero 530 milioi bidaiari inguru garraiatzen ditu. De Lijnen tranbien hiru sareek 175 km inguruko luzera dute eta honako hauek estaltzen dituzte: Anberes, Gante eta Belgikako kostaldea. Tranbia berriek hiru sare horietan eskainiko dute zerbitzua.


CAFek De Lijnentzat proposatutako tranbiak zoru baxuko tranbiak dira; noranzko bakarreko zein bi noranzkotako unitateak dira eta estetika modernoa azken belaunaldiko ekipamenduarekin uztartuko dute. Tranbia berri horiek irisgarritasun gorena eskaintzen dute erosotasuna, errendimendua eta operaziorako erraztasuna arriskuan jarri gabe.


CAFentzat, Beneluxeko tren-merkatuan kontsolidatzea eragin du proiektuak eta, bereziki, material mugigarriaren Belgikako merkatuan. Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da udan Bruselako MIVB/STIB enpresak CAFi 43 metro-ibilgailu fabrikatzeko kontratua esleitu ziola. Era berean, Amsterdameko GVB enpresak ere CAF aukeratu zuen 63 tranbia berri hornitzeko.


Gaur egun, CAF Utrecht eta Luxenburgo hirietarako tranbiak fabrikatzen ari da bere lantegietan; horrez gain, Holandako NS operadorearentzako (Nederlandse Spoorwegen) Civity unitateak fabrikatzen ari da eta ez dugu ahaztu behar duela urte batzuk CAFek beste 21 metro-unitate hornitu zituela Brusela hirirako.


Era berean, De Lijnen proiektu berriak Europako tranbien merkatuan CAFek lortu duen kontsolidazioa baieztatu du. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da duela gutxi hornitu dituela tranbiak hiri hauetarako besteak beste: Besançon, Belgrad, Birmingham, Budapest, Cagliari, Debrecen, Edinburgo, Friburgo, Granada, Málaga, Nantes, Saint-Etienne, Sevilla, Stockholm eta Tallinn.


Proiektu berria 2016. urte honetan enpresari esleitu dizkioten beste batzuei gehitu behar diegu. Horien guztien zenbateko agregatua 2.800 milioi euro baino gehiagokoa da eta horrek guztiak datorren urteotara begira CAFek bere hazkundearen inguruan egin duen apustu estrategikoa sendotu du.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.