Prentsa-oharrak

2017/10/25

CAF-EK STOCKHOLM HIRIRAKO TRANBIEN ZABALTZE BERRIA SINATU DU

SL AB (Storstockholms Lokaltrafik) garraio-konpainiak, Suediako hiriburuko garraio-sarearen arduradunak, CAFekin akordioa sinatu du garraio-sarean beste 12 tranbia hornitzeko. Horrekin, CAFek azken urteetan Stockholmerako fabrikatutako unitate kopurua, guztira, 42 tranbiakoa izango da. Egungo eragiketaren zenbatekoa gutxi gorabehera 37 milioi eurokoa da, eta unitateak 2019ko urte amaieran entregatzen hastea aurrez ikusten dute.

 

2010ean sinatu zuen CAFek Suediako garraio-konpainiarekin lehen kontratua. Orduan 15 unitate fabrikatzeko kontratua izan zen, eta beste 121 tranbia arte erosteko aukera biltzen zuen, hiria egiten ari zen garraio iraunkorreko ereduaren garapenerako programaren barruan. Gerora, kontratu hori bi aldiz zabaldu dute, lehen aldiz beste 7 tranbia hornitzeko (dagoeneko hasierako 15 tranbiekin batera dagoeneko bidaiarien zerbitzura daude) eta bigarren aldiz, orain gutxi, hain zuzen ere aurtengo lehen seihilekoan, beste 8 unitateko zabaltze berri batekin (gaur egun fabrikazio fasean dago).

 

Aste honetan sinatutako kontratu berriak 12 tranbiaren hornidura biltzen du; horietako bik 4 modulu izango dituzte eta Lidingöbanan linean ibiliko dira linearen maiztasuna hobetzeko. Aldiz, gainerako hamar unitateek 3 modulu izango dituzte eta Tvärbanan lineako gaitasuna handitzera bideratuta egongo dira; izan ere, linearen luzapena 2021. urtetik aurrera operatibo egongo dela aurrez ikusten dute. Hala, Eskandinaviako hiriko garraio-sarearen arlo ugaritako beharrei eta eskariei irtenbideak emango zaizkie.

 

Tranbiak URBOS plataformakoak dira, Europako merkatuan salmentetan liderrak diren ibilgailuetako bat da, fidagarritasun handia bermatzen duena, eta ingurumen-estandar aurreratuenen arabera diseinatutakoa. Bi noranzkoetako unitateak izango dira, solairu baxukoak; hala, haien irisgarritasuna optimizatu egingo da. Gehieneko abiadura 90 km/h-koa izango dute eta erosotasun eta segurtasun arloan ekipamendu modernoena izango dute. Eskandinaviako baldintza klimatiko gogorretarako bereziki egokituta, unitatea muturreko hotz-egoeretarako prest dago (-40ºC arte).

 

Kontratuak garrantzi handia du CAFentzat, Suediako operadorearen konfiantza erakusten baitu, garraio kolektiboaren eta ingurumenaren aldeko apustua lehentasunezko faktore diren merkatu zorrotz batean. Ez da ahaztu behar, gainera, CAFeko tranbiak nazioarteko merkatuan erreferentzia direla; mundu osoko hiri askotan dabiltza, eta horien artean nabarmen ditzakegu honako hauek: Belgrado, Kaohsiung, Friburgo, Besançon, Nantes, Houston, Cincinnati, Birmingham eta Sidney.

 

CAF-EK DE LIJN-ENTZAT (BELGIKA) TRANBIEN HORNIKUNTZA KONTRATUA SINATU DU.

 

Bestalde, CAFek gaur sinatu du Flandriako (Belgika) Garraio Konpainiarekin, De Lijn izenekoarekin, hainbat lotetan gutxi gorabehera 146 tranbia hornitzeko kontratua. Tranbiak Anberes, Ekialdeko Flandria eta Mendebaldeko Flandria probintzietarako izango dira eta esleipena 2016. urtearen amaieran iragarri zuten. Sinatutako agiri horren bidez, kontratu horretako lehen bi loteak aktibatu dira guztira 48 tranbia fabrikatzeko. Horren zenbatekoa 100 milioi euro ingurukoa izango da.

 

De Lijn da autobusen eta tranbien Flandriako operadore publikoa eta urtero 530 milioi bidaiari inguru garraiatzen ditu. Sinatutako agiriaren bidez, CAF Beneluxeko tren-merkatuan sendotu egin da. Bertan garatzen ari diren proiektuen artean, honako hirietarako direnak aipa ditzazkegu: Bruselas, Amsterdam, Utrecht eta Luxemburgo.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.