Prentsa-oharrak

2020/10/15

CAF TALDEAK, SOLARIS FILIALAREN BIDEZ, GAS NATURALEZKO BESTE 100 AUTOBUS HORNITUKO DIZKIO TALLIN HIRIARI

Solarisi joan den urtean esleitu zitzaion kontratuan aintzat hartutako luzatzeko aukera onartzea erabaki du Tallin hiriak. Oraingo honetan, eskari berria 50 Solaris Urbino 12 CNG autobusez eta 50 Solaris Urbino 18 CNG autobus artikulatuz dago osatuta. 2021. urtean zehar entregatuko dira. Aipatutako hedapenaren bolumena 28 milioi euro ingurura iristen da.

 

2019. urtearen amaieran, Tallin hirirako Solarisek Urbino 12 motako 60 autobus eta artikulatutako 40 ibilgailu hornitzeko lehiaketa irabazi zuen. Horiek guztiak gas natural konprimatuarekin (CNG) daude elikatuta. Kontratu horretatik abiatuta, CAF Taldeko fabrikatzailea azken hilabete hauetan autobusak hornitzen aritu zaio Tallin Linnatranspordi AS (TLT) enpresari. Zehazki, orain arte 80 entregatu dituzte eta gainerako 20 unitateak aurten urte amaierarako entregatzea dago aurrez ikusita.

 


Kontratuaren lehen lotea ez bezala, autobus berriek gidariarentzako kabina itxia eta sarrera independentea izango dute. Hori da “koronabirusaren kontrako” aukeren artean autobus-fabrikatzaileak eskaintzen dituen hainbat irtenbideren artetik bat. Gainera, 12 metroko bertsioan eta 18 metrokoan, ibilgailuen bihotza 239 kW-ko motorra izango da, gas natural konprimatua (CNG) erabiltzeko egokitua. Hotzean abiatzeko funtzioa izango du, eta horri esker, Tallinen hain ohikoak diren kanpo-tenperatura oso baxuetan motorra martxan jartzea ahalbidetzen du.

 

Horrela, gas natural konprimatuarekin dabiltzan Solaris ibilgailuak dituen Europako hamalaugarren herrialdea bihurtu da Estonia. Igorpen baxuko Urbino GNC motako 1300 autobus baino gehiago entregatu dira; izan ere, beste batzuen artean, Polonia, Alemania, Norvegia, Suedia, Txekiar Errepublika, Herbehereak, Espainia, Frantzia eta Italiako hainbat hiri zeharkatzen dituzte.

 


POLONIAN 37 AUTOBUS ELEKTRIKO HORNITZEKO KONTRATUAK



Bestalde, Sosnowiec, Radom, Toru? eta Szczecin Poloniako hiriek Solaris autobusen flotak zabaltzea erabaki dute CAF taldeko autobus elektrikoak hornitzeko kontratu berriak sinatuta. Aipatutako kontratuen bolumen orokorrak 30 milioi euro gainditzen ditu. Horrek berretsi egiten du herritarren jardunbide onenekin eta ingurumenarekin errespetuzkoak diren jardunbideekin lerrokatutako garraio-politikarekin jarraitzeko hiri horiek egindako apustua.

 


Batetik, Sosnowiec hiriak 14 Solaris Urbino autobus elektriko jasoko ditu. Horietako 9 autobus 12 metro luzekoak izango dira eta beste 5 ibilgailu artikulatu 18 metroko luzerakoak. Era berean, pantografoko hiru kargagailu ere jasoko ditu, baita ibilgailuak entxufatzeko zortzi kargagailu ere.

 


Random hiriaren kasuan, Solarisek Solaris Urbino 12 motako 9 autobus elektriko hornitzeko kontratua sinatu du. Era berean, dagokion kargatzeko azpiegitura ere badu. Aurrez ikusita dago unitate berriak 2021eko erdialdean entregatzea. 200.000 biztanle baino gehiagoko Poloniako hirian dagoeneko martxan dauden Solariseko hamar autobus elektrikoei batu behar zaizkie horiek.

 

Era berean, Torun Erdi Aroko hiri ederrak ere Solaris Urbino 12 motako 6 autobus elektriko eskuratu ditu, eta eskaria beste bi autobusekin zabaltzeko aukera dago. Ibilgailu horiek dagoenekohiriko garraio publikoaren zerbitzua ematen ari diren Solarisen 120 ibilgailu baino gehiagori batuko zaizkie.

 

Azkenik, Szczecin hirirako, Solaris Urbino 18 motako 8 autobus elektriko artikulatu hornitzeko akordiora iritsi da Solaris. Ibilgailu horiek, aurrekoek bezala bidaiarientzako segurtasun eta erosotasun arloko ekipamenduagatik nabarmentzeaz gain, eSConnect softwarearekin ere hornituta egongo dira. Hain zuzen ere, eSConnect da autobusen lanak eta zerbitzua optimizatzen duen Solarisen floten kudeaketa sistema. Hori aurrera eramateko, beharrezkoa da denbora errealean autobusen flota monitorizatzeko sistema.

 


Solarisen Urbino autobus elektrikoak ibilgailu modernoak dira, eta sistema aurreratuenez hornituta daude. Hala ere, haien abantaila nagusietako bat da oso isilak izatea, eta ez dituzte isurpen kaltegarriak sortzen. Hori dela eta, Polonian martxan dauden autobus elektriko kopurua nabarmen ari da igotzen azken urteotan, eta hirietan autobus elektriko kopuru handiena duten Europar Batasuneko bosgarren herrialdea da.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.