Prentsa-oharrak

2020/12/17

SOLARIS-EK HANBURGORAKO 530 AUTOBUS ELEKTRIKO HORNITZEKO ESPARRU AKORDIOKO LEHEN ESKARIA JASO DU

Hamburger Hochbahn-ek, Alemaniako garraio publikoko operadore nagusienetako batek,  aurten atera zuen hamabi eta hemezortzi metroko 530 autobus elektriko (artikulatuak)  hornitzeko lizitazioa. Horrekin lotuta, abuztuan aukeratu zituzten hiru fabrikatzaile posibleak  eta horietako bat zen CAF Taldeko filiala. Esparru-akordioak jasotakoaren arabera,  ibilgailuak tarteka eskatuko dituzte hurrengo 5 urteotan aipatutako 530 ibilgailuko zifrara iritsi  arte.  

 

Solarisek esparru-akordio horren baitako unitateen lehen eskari irmoa jaso du; zehatzago  esanda, 12 metroko 5 e-bus eta 18 metroko 5 e-bus izango dira eta 2021eko urrian  entregatuko dizkiete Hanburgo hiriari.  

 

Aukeratutako bi modelo elektrikoak, Solaris etxeko Urbino 12 eta Urbino 18, oso isilak diren  eta igorpenik ez duten ibilgailuen gamakoak dira. Bi ibilgailu horiek Solaris High Energy +  gaitasun handiko bateriekin eta motor-ardatzean integratutako motorrekin ekipatuta egongo  dira, eta entxufe bidez kargatzeko gailuak izango dituzte. Hala, karga bakarrarekin, ehunka  kilometro arte egiteko tarteak eskainiko dituzte.  

 

Gainera, ibilgailuek aurre-egokitzapen termikoa izango dute karga birkargatzeko garaian  ibilgailuaren tenperatura egokia dela bermatzeko. Bestalde, segurtasuna areagotzeko  hainbat soluzio izango dute: gidaria ibilgailutik gertu dauden oinezkoez eta txirrindulariez  ohartarazten duen angelu itsuaren asistentzia-sistema, adibidez. Edukierari dagokionez,  bestalde, Solaris Urbino 12 ibilgailuak 70 pertsona arte garraiatu ahal izango ditu, eta  ibilgailu artikulatuek 107 pertsona arte, zerbitzuan gidarien zein bidaiarien erosotasun osoa  bermatuta.  

 

CAF TALDEA, 2020AN LIDERRA AUTOBUS ELEKTRIKOEN MERKATUAN  

 

Solaris bihurtu da mendebaldeko Europan propultsio elektrikodun matrikulatutako autobusen  ehuneko handiena pilatu duen fabrikatzailea 2020ko lehen hiru hiruhilekoetan. Aldi horretan,  1.000 autobus elektriko baino gehiago matrikulatu dituzte eta haietako ia laurden bat CAF  Taldeko filialak hornitutakoak izan dira. Horrek guztiak Europako garraio publikoaren arloan  mugigarritasun elektrikoan lider gisa duen posizioa indartu du. 

 

Aurtengo urtarriletik irailera bitartean, Urbino modeloko 242 autobus elektrikok ekin diote  beren ibilbideari Europako bost herrialdetako (Frantzia, Espainia, Alemania, Polonia eta  Italia) hirietan eta bereziki esanguratsua da igorpenik gabeko autobus mota horiek herrialde  jakin batzuetan duten presentzia: Polonian, adibidez, Solaris merkatuko liderra da; Italiako  merkatuan, Solarisen logotipoa duten entregatutako autobus elektrikoen ehunekoa % 83ra  igo da; eta Alemaniako merkatuan, aldiz, ehunekoa % 43ra iritsi da.  

 

Enpresaren lorpen hori osatzeko, gainera, azaroaren 19an Global e-Mobility Leader 2020  saria eskuratu zuen Solarisek nazioarteko Global e-Mobility Forum ekimenaren baitan. 

 

Baina autobus elektrikoak ez dira mugigarritasun jasangarrira trantsizioa egiteko aukera  bakarra. Aldi berean, 2019ko ekainean Urbino 12 hidrogeno bidezko autobus-modelo berria  kaleratu zuenetik, Solaris fabrikatzaileak hidrogeno bidezko 60 ibilgailu baino gehiagoko  bolumena duten eskariak jaso ditu. 

 

 Hori guztia dela eta, propultsio alternatiboa duten ibilgailuen produkzio-ehunekoa handitu  egin da Solarisen urtez urte. Horren ondorioz, urtearen amaierarako, enpresak hornitutako  era horretako autobus kopuruari dagokionez errekor berria ezarriko du eta horrek sendotu  egingo du enpresak sektorean duen lidergo-posizioa.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.