Prentsa-oharrak

2021/02/10

CAF TALDEAK 50 HIDROGENO BIDEZKO AUTOBUSAK HORNITUKO DITU AUSTRIARAKO ETA HERBEHEREETARAKO

Solarisek, CAF Taldearen filialak, esparru-akordioa sinatu du Austriako errepideetan zerbitzua emango duten 182 autobus arte modu esklusiboan hornitzeko. Zehatzago esanda, Österreichische Postbus AG operadorea izan da 2021-2023 aldian hidrogeno bidezko 40 autobus eta diesel motako 142 ibilgailu arte emateko hornitzaile potentzial gisa Solaris aukeratu duena.

 

Österreichische Postbus AGk, eskualdeko autobus-zerbitzuei dagokienez Austrian liderra eta operadore nagusia denak, bere eskarian, alde batetik, hidrogeno bidezko Urbino 12 motako 40 autobus arte jaso ditu. Solarisen gamako ibilgailu berritzaileenetako bat da eta honako hauek dira bere ezaugarri nagusiak: zarata maila oso baxuak, bibrazioen murrizketa eta, batez ere, isurpenik eza. Bestalde, kontratatuko dituzten gainerako ibilgailuak Euro 6 isurpenen estandar zorrotzak betetzen dituzten propultsatzaileekin ekipatuta egongo dira eta, zehatzago esanda, esparru-kontratuak honako ibilgailu hauek jasoko ditu: aipatu berri dugun modelo horretako Urbino 18 motako 45 autobus arte, Urbino 12 modeloko 60 ibilgailu arte, eta Urbino 8,9 LE modeloko 17 autobus arte.

 

Solaris 2003tik dago Austrian eta, ordutik, Austriako 40 hiritan 400 autobus inguru entregatu ditu. Horien artean, gaur egun hiriburuan, Vienan, zerbitzua eskaintzen duten 53 autobusak nabarmendu behar dira.

 

 

Hidrogeno bidezko autobusak Herbeheretarako

 

Bestalde, Solarisek eta Holandako Arriva Netherlands airelineak Solaris Urbino 12 hidrogeno bidezko 10 autobus entregatzeko kontratua sinatu dute. Kontratuak jasotzen dituen baldintzen arabera, ibilgailuak aurten bertan entregatuko dizkiete Gelderland probintziari; izan ere, operadore horren asmoa da abenduan zerbitzuan jartzea.

 

Gelderland Herbeheretako erdialde-ekialdean dago eta herrialdeko probintzia handiena da. 2 milioi biztanle ditu. Joan den urtearen amaieran, Gelderlandeko agintariek Europako JIVE2 (hidrogeno bidezko ibilgailuetarako Europako baterako ekimena) programan parte hartuko zutela iragarri zuten. Ekimenaren helburua da diru-laguntzen bidez garraio publikoan hidrogeno bidezko autobusen kopurua handitzea eta isurpenik gabeko garraio publikoa sustatzea du oinarri. Solarisek hornitutako hidrogeno bidez bultzatutako hamar autobusek egungo diesel motako ibilgailuak ordezkatuko dituzte eta, aurreikuspenen arabera, urtean 1 milioi kilometro baino gehiagoko zerbitzua eskainiko dute.

 

Solaris etxeko lehen autobusak 2017an iritsi ziren Herbeheretara eta, ordutik garraio- irtenbide ekologikoak eta abangoardiakoak dituzten ibilgailuen kopuru handia hornitu du herrialdeko eskualde ugaritarako. Hidrogeno bidezko autobusei dagokienez, ez da Holanda CAF Taldeak fabrikatutako ibilgailu mota hori gero eta bezero gehiago lortzen ari den herrialde bakarra; izan ere, joan den urteko ekainean hidrogeno bidezko Urbino 12 modeloa merkaturatu zutenetik, Solarisek Alemaniatik, Italiatik eta Suediatik ere jaso ditu eskariak.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.