Prentsa-oharrak

2021/04/14

RER B lineako tren berrien kontratua, behin betiko martxan

RATP/SNCF Voyageurs  taldeak eta Île-de-France  Mobilités garraio-agintaritzak adierazi dutenez, Alstom-Bombardier/CAF partzuergoak behin betiko konpromisoa hartu du MI20 kontratuarekin, zeina 2021eko  otsailaren 5ean esleitu baitzitzaion.  

 

Hainbat astez izaniko elkarrizketen ondotik, Alstom-Bombardier talde berriak badu kontratuko baldintzen  berri eta argitu ahal izan ditu zalantzak; hori horrela, Alstom-Bombardier/CAF partzuergoak konpromisoa  hartu du kontratua egikaritzeko, helarazitako akordioan oinarriturik.  

 

RATP/SNCF Voyageurs  taldeak eta Alstom-Bombardier/CAF partzuergoak apirilaren 13an izaniko bileran  (asteartea)  berretsi  zuten  Alstom-Bombardier/CAF  partzuergoa  konprometiturik  dagoela  bai  kontratua  egikaritzeko, bai hura gauzatzeko hurrengo etapei ekiteko.  Proiektua Île-de-France Mobilités agintaritzak deitu eta finantzatua da, eta 2.560 milioi euroko inbertsioa  aurreikusten  du.  Hala,  erabakigarria  izango  da  RER B  linearako  tren  berrien  eskaera  hainbat  urtez  aurreratzeko. 

 

Kontratu horri esker, Europa osoan erabiltzaile gehien dituen linea modernizatu ahalko da  (RER A da lehendabizikoa), bidaiari guztien mesedetan.  RER B lineak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, guztira 146 tren berrik ordeztuko dituzte  gaur  egun  martxan  dauden  MI79  eta  MI84  trenak.  Aurreikuspenen  arabera,  2025eko  amaieran  entregatuko


 

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.