Prentsa-oharrak

2021/04/23

CAF-SOLARISEK BERE LEHEN KONTRATU HANDIA ESKURATU DU MADRILEN. 250 CNG AUTOBUS HORNITUKO DIZKIO

CAF Taldea, Solaris filialaren bidez, aukeratu dute gas natural konprimatuarekin elikatutako  250 Solaris Urbino 12 autobus entregatzeko Madril hirirako. Horixe izango da, hain zuzen  ere, Solarisek hiriburuan eskuratu duen autobusen lehen kontratu handia. Kontratuak  jasotakoaren arabera, urte hau amaitu aurretik hasiko dira lehen unitateak hornitzen. 

 

La Empresa Municipal de Transportes de Madrid (EMT) garraio publikoko udal-enpresa da Espainiako garraio publikoaren operadore nagusia, eta Europako bigarrena. Bere plan estrategikoaren baitan, operadoreak asmo handiko helburua du: 2023. urterako, elektrikoak, hibridoak eta GNK motakoak diren autobusak bakarrik eduki nahi ditu Madrilgo kaleak zeharkatzen. Zehatzago esanda, operadoreak ezarritako planaren arabera, egungo diesel ibilgailuen flota guztia GNK autobusekin ordezkatzea aurrez ikusi dute.

 

Urte honen hasieran, EMTk GNK bidez elikatutako 12 metroko (gehienez) 520 ibilgailu hornitzeko lizitazio handia jarri zuen abian. Ibilgailu haietatik, 250 unitate CAF Taldearen filialak entregatuko ditu 75 milioi euro inguruko bolumena duen kontratuaren baitan. Kontratu horren entrega-egutegiak ezarritakoaren arabera, autobusak 2021-2023 aldian entregatuko dituzte eta, hain zuzen ere, haietako 91 aurten bertan Madrilgo kaleetan zerbitzua eskaintzen egon daitezkeela aurrez ikusi dute.

 

Hiriburuko operadoreak erositako autobusek gas natural konprimatua (GNK) erabiltzeko egokituta dagoen 239 kW-ko motorra izango dute. Ibilgailuaren sabaiko aurrealdean, GNK biltegiratzeko bost tanga muntatuko dituzte guztira 1 575 litroko edukierarekin. Erregai kantitate horri eta GNKren gutxieneko kontzentrazioa mantentzeko erreserbari esker, autobusek birkarga bakarrarekin 400 km egiteko autonomia izango dute.

 

EMTk kalitate handiko ekipamendua aukeratu du bidaiari-lekuan (gehienez 100 bidaiarirentzako tokia izango dute) eta gidariaren kabinan. Besteak beste, bidaiariari informazioa emateko sistema modernoa eta osoa, gailu mugikorrak birkargatzeko USB atakak eta segurtasuna hobetzeko bideozaintzako sistema izango dituzte ibilgailuek.

 

Horixe izan da CAF Taldeak orain arte Espainiako estatuan lortu duen autobusen eskari handiena. Merkatu horri dagokionez, aipatu beharrekoa da Solarisek dagoeneko 250 ibilgailu baino gehiago entregatu dituela eta horien artean daude ibilgailu elektrikoak, hibridoak edo GNK motakoak. Ibilgailuak hiri hauetan ikus ditzakegu funtzionamenduan: Bartzelona, Burgos, Elx, Bilbo, Castellon, Badalona edo Donostia, esate baterako.

 

Horrek guztiak indartu egin du CAF Taldearen autobusen filialak bizi duen une ona; izan ere, 2020ko ekitaldia salmenta eta sarreretan igoera handiarekin itxi zuen eta saldutako ibilgailuen kopuruari dagokionez beste errekor bat hautsi zuen iaz: 1.560 unitatera iritsi zen; hau da, 25 urteko historian inoiz lortu duen kopururik handiena. Horri guztiari, gainera, 2020an Solaris Europako hiriko autobus elektrikoen fabrikatzaile nagusi bihurtu izana gehitu behar diogu; izan ere, merkatuaren % 20ko partaidetza eskuratu zuen 12 eta 18 metroko modeloen 457 ibilgailu hornituta.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.