Prentsa-oharrak

2021/04/29

Javier Martínez Ojinagaren (jaunaren) izendapena Sozietateko Kontseilari Delegatu gisa

Taldeak epe laburrera eta ertainera begira izango dituen irismen luzeko aukeraestrategikoei eta karga exekutibo handiaren egoerari aurre egiteko hartu dute erabakia.

 

Kontseilari delegatuaren izendapena behar bezala prestatuta dagoen ondorengotza-prozesuaren baitan kokatu beharra dago.

Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta MBA GlasgowkoUnibertsitatean, Javier Martínez Ojinaga CAFeko Kontseiluan sartu zen 2015ean, etabertako Auditoria Batzordeko presidentea eta kontseilari koordinatzailea izan da.

 

Andres Arizkorretaren hitzetan, ”erabaki hau bat dator proiektuarekin eta honaino ekarrigaituen taldearekin aurrera egiteko egin dugun apustuarekin. Konfiantza osoa dugu areurrunago eramango gaituela, CAF Taldearen hazkundea, errentagarritasuna etairaunkortasuna oinarri dituen estrategia irmoari jarraipena emanda”.

 

Martínez Ojinagaren arabera, ”CAF Taldeak gaitasuna duen eta konprometitutadagoen zuzendaritza-taldea du, eta horrekin modu errentagarrian hazten jarraitu nahidu produktu, zerbitzu eta merkatuen dibertsitate handiagoarekin, eta etengabeeragingarritasun handiagoa bilatuta. Ez dugu ahaztu behar gure eguneroko laneanpertsona guztien eta teknologiaren ekarpena funtsezkoa dela; zalantzarik gabe, ilusioasortzen didan proiektua da”.

 

Hazkunde-aurreikuspen horiek bultzatzen dituzten arrazoiak sendoak dira: alde batetik,tren arloko garraioaren sektoreek dituzten suspertze-aurreikuspenak aipatu beharditugu eta, bestetik, hiriko elektromugikortasunaren garapena. Azken horretan, hainzuzen ere, CAF Taldea ondo posizionatuta dago trenen eta autobusen eskaintzakonbinatuarekin.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.